Milesker Euskal Moneta elkarteari 2016 euskoko txekea emanik, Euskoren %3ko baliabidearen baitan. Laguntza honek elkartearen proiektu ezberdinak finantzatzen lagunduko du.  

Gure eskerrik beroenak eman nahi dizkiegu babestu gaituzten tokiko monetaren erabiltzaile guziei, haiei esker errezibitu baitugu dirulaguntza hau!

Zuk ere sustengatu nahi gaituzu? Euskoren %3ko emaitzak ez du deus gosta; egin behar den gauza bakarra tokiko moneta erabiltzea da!
- Jadanik Euskal Monetako kide bazara, gure elkartea babestu dezakezu zure eusko kontutik: https://moncompte.euskalmoneta.org/eu/login
- Ez bazara oraindik Euskal Monetako kide, hemen egin dezakezu: https://moncompte.euskalmoneta.org/eu/ouverture-compte. Eta ez ahantz gure elkartea babestea!

Tags:

Ohar bat egin