Menturaz badakizu, gure elkartea Eusko tokiko monetaren sarearen parte hartzen du.
Eusko moneta solidarioa da. Hala, elkarteak finantzatzen laguntzeko, sistema bat plantan ezarri du Euskok: % 3-EUSKOko emaitza. % 3-ko emaitza Euskoren emaitza bat da. Elkarte baten babesle guziek euskotan trukatu euroen % 3-ren baliokoa da, eta urtero ematen da.
Euskoaren %3ko dohaintza, deus ez duen kostatzen dohaintza
Printzipioa erraza da: Eusko erabiltzaile bakoitzak sareko 350 elkarteetarik bat babes dezake. Elkarte horrek 30 babesle izan bezain laster, urtero, bere babesleek euskotara trukatutako euroen %3 ko dohaintza lortzen du.
Dohaintza hori gehitzen den zerbait da, ez da truketik kentzen: norbaitek 100 € trukatzen dituelarik, 100 eusko eskuratzen ditu, eta Euskal Monetak 3 eusko ematen dizkio babesten duen elkarteari.
Tokiko monetaren kide erabiltzaileei esker, aurten 1871 euskoko emaitza bildu dugu!
Hurrengo urtean emaitza hori emendatzeko, zure beharra dugu!
Zu ere Euskal Herriko tokiko monetaren kide egin zaitez, eta LURZAINDIA elkartea babes ezazu!
Ireki kontu bat hemen
https://moncompte.euskalmoneta.org/eu/ouverture-compte
Euskoren kide zara jadanik?
Babestu LURZAINDIA!
Joan zure eusko kontura eta egin klik “Nire Eusko %3 emaitza” esaldiaren ezkerrean dagoen “Info gehiago” laukian.
https://moncompte.euskalmoneta.org/eu/login
Eskerrak aitzinetik guk bezala Euskoren aldeko engaiamendua hartzen baduzu!