EMAITZA EGIN
Lurzaindia Fundazioari emaitza egin
Lurzaindia Fundazioak lan egiten du Euskal Herriko laborantza-lurrak epe luzera zaintzeko eta haien transmisioa laborantza herrikoian engaiatutako laborariei errexteko.
Aterpetutako fundazio bat, zer erran nahi du horrek?
Aterpetutako fundazio bat onura publikokotzat onetsia den fundazio baten babespean ezarria da. Horrela, haren lege- eta zerga-esparruaz, esperientziaz eta kudeaketa-baliabideez baliatzen da, bere interes orokorreko eginkizunari segida emanez.
Lurzaindia Fundazioak, horrela, bere jarduna Euskal Herrian eramaten diren proiektuetan kontzentratzen ahal du; Terre de Liens Fundazioak, berriz, bereziki emaitzen kudeaketa administratiboa eta zerga-ordainagirien igorpena segurtatzen ditu.
Zergatik hautatu Terre de Liens Fundazioa?
Lurzaindiak eta Terre de Liens-ek asmo bera partekatzen dute: laborantza-lurrak epe luzera zaindu, espekulaziotik babestu eta lurra eta bizidunak errespetatzen dituen laborantzaren garapena sustatu.
Onura publikokotzat aitortua, Terre de Liens Fundazioa da Frantzian laborantza-lur ondarearen zaintzan espezializatutako fundazio aterpetzaile bakarra. Horregatik, Lurzaindiak naturalki hautatu du bere fundazioa haren babespean ezartzea.
Beheko botoian klik eginez, Terre de Liens Fundazioaren formulario segurura sartzen ahalko zira. Zure emaitza Euskal Herriko Lurzaindia Fundazioaren ekintzetara bideratuko da.
Zure emaitzak zerga-kenkari bat izateko aukera ere ematen dizu:
Enpresek eta partikularrek emaitzak egin ditzakete, gauzak (lurrak, etxaldeak, etab.) edo legatuak edo dirua emanez.
Emaile partikularra den pertsona fisikoak ordaindutako zenbatekoa zerga deklarazioan idatz dezake. Zergen murrizketa ordaindutako zenbatekoaren koa izanen da, zergapeko irabazien ko mugaren barnean.
Pertsona morala den emaile baten kasuan (sozietateen gaineko zergari lotutako enpresa bat), ordaindu zenbatekoa mezenasgo zergaren kreditu baten parekoa da; emaitzaren koa da, zergarik gabeko urteko negozio zenbatekoaren ‰5eko mugaren barnean.
