ELKARTASUNEZKO AKZIODUN BILAKATU

SCA Lurzaindiako elkartasunezko akziodun bilakatzea interes orokorraren zerbitzuko herri aurrezki solidario batean inbertitzea da. Bildutako funtsei esker laborantza-ondasunak erosten ahal dira, haien kudeaketa epe luzera segurtatu, haien erabilera iraunarazi eta gero laborantza-errentan proposatu, laborantza herrikoian instalatzeko proiektu bat duten laborariei edo etxalde ttipiak dutenei. Elkartasunezko akziodun bilakatuz, Lurzaindiari amalurra epe luzera zaintzeko eta laborantza-lurrerako sarbidea errexteko behar dituen baliabideak ematen dizkiozu. Nornahik parte hartzen ahal du eta, dituen ahalen arabera, Lurzaindiako elkartasunezko akziodun bilakatzen ahal da. Herritarrek, enpresek eta kolektibitateek, horrela, Euskal Herriko laborantza-lurrak epe luzera zaintzen laguntzen ahal dute.

Laborarieri elkartasuna erakusteaz gain, inbestitze herritarra da, lurra zaintzeko parioa, gure barazkientzat, kalitatezko janaria segurtatzeko. Mobilizatutako akzioak laborantzako ondasunen (lurrak eta eraikinak) erostera bideratuak dira.

    Pertsona fisikoa

    Pertsona morala

    Beherean zehaztuak diren akzio berrien sortzeko baldintzetaz jakinean izanki, LURZAINDIAren kapitalean harpidetza baieztatzen dut *
    Harpidetzen naiz

    Principales caractéristiques de l’opération : Société émettrice : Lurzaindia – Société en Commandite par Actions à capital variable. Siège social : Maison Zuentzat – 64 220 Ainhice Mongelos – R.C.S. BAYONNE 318 723 483. Opération : Augmentation du capital social de 300 000 euros par émission de 300 000 actions nouvelles d’une valeur nominale de 1 euro chacune, sans prime d’émission, entièrement libérée à la souscription. Durée minimale de détention des actions : 5 ans. La société étant à capital variable, le montant total souscrit pendant la période de souscription pourra être inférieur au montant de l’émission prévu.

    Ordainbide (baitezpadakoa)
    Paypal (beherago)Txekez Lurzaindiaren izeneanBiramendu bat eginezXehe edo Euskoz

    Biltzar nagusirako deialdiak posta elektronikoaren bidez eskuratzea onartzen dut
    BaiEz

    Kasu : Lurzaindiaren akzioak suskribatzeak inbertitutako zama osoa edo parte bat galdetzeko arriskua darama.

    VERSER LE MONTANT DE VOTRE SOUSCRIPTION PAR CARTE BANCAIRE VIA PAYPAL:

    Aukera ezazu "Banku txartelarekin ordaintzea"

    cards

    Optimisé par paypal

    EUROTAN BANKU edo EUSKO TRANSFERENTZIA EGIN:

    Biramenduaren egiteko kontuaren banku-erreferentziak:

    EUROS :

    LURZAINDIA IBAN : FR76 1690 6000 3001 0133 2020 065 BIC: AGRIFRPP869

    EUSKO :

    SCA Lurzaindia – 947308072

    TXEKEA POSTAZ HELARAZTEKO:

    Noren izenean: SCA LURZAINDIA

    Posta elbidea: Haize Berri – Izura Amezko errepidea, 1215 – 64120 IZURA AZME

    Zure ordainketarekin batera Akzio-harpidetza fitxa bidali behar duzu; webgunetik deskargatzen ahal duzu. Zure posta-helbideari, telefonoari eta helbide elektronikoari buruzko atal guziak bete behar dituzu.

    Gure Labelak

    2013az geroz, Lurzaindiaren akzioek (ez daude burtsan) « Finansol » labela badute. Finansol labelak finantza solidarioko produktuak nabarmentzen ditu:
    1/ Aurreztaileei segurtatzen die beren aurrezkiek onura soziala eta/edo ingurumenekoa sortzen duten jarduerak finantzatzen laguntzen dutela, hala nola enplegua, etxebizitza, laborantza biologikoa eta energia berriztagarriak sustatzea edo garapen-bidean dauden herrialdeetan enpresa-ekimena sustatzea.
    2/ Gisa berean, segurtatzen du finantza-bitartekaria engaiatu dela inbestizamendu labelizatuari eta sustengatu jarduerei buruzko informazio fidagarriaren ematera.
    Suskripzio hartzaileari ohartarazten zaio Lurzaindian inbertitzeak arrisku orokorrak ekartzen dituela (burtsan ez dagoen sozietate batean egin inbertsioekin loturik), kapitalaren parte bat edo osorik galtzeko arriskuak eta akzioen likideziari buruzko arriskua.

    Lurzaindia « erabilera sozialeko enpresa solidario » gisa onartua da:
    horretarako irizpidea betetzen du, hots, eragin sozial adierazgarria bilatzea, bai beharretan diren publikoei zuzendurik, bai lurraldeko elkartasunak atxikitzearen edo berriz sortzearen alde.