Koronabirus-izurriteak hainbat erreferentzia sozial eta ekonomiko aldatu ditu, eta gure elikadura bertokiratzearen garrantziari begiak zabaldu dauzkigu. Hori kausitzeko, lur elikagarria zaintzea garrantzitsua da ! Lurzaindiaren ekintza konkretuek ainitz laguntzen dute.

2020an, bi instalazio gauzatuko direla espero du Lurzaindiak. Bat Ahurtin, Lurzaindiak aspalditik badituen lurretan : duela 40 urte, GFAM Lurrak (leheneko Lurzaindiak) 9ha lur erosten zituen Ahurtin, Bittor Manrique baratzezaintzan inztalatzen lagunduz. « Laborantza biologikoan » ziurtatua izan den lehen etxaldea izan da.

Bittorek erretreta hartu duelarik (2012an), Lurzaindiak ezin izan zuen laborari berri bat berehala jarri lur horietan, produkziorako behar ziren eraikinak ez baitziren eraikitzen ahal (berotegiak eta biltegiratze gunea). Hemendik aitzina, PLU ( tokiko urbanizazio plana) berriak laborantzako eraikitzeak onartzen baiditu, baratzezain baten instalatzeari pentsatzen ahal da berriz. Beraz, Lurzaindiak obrak egokitzeak egin ditu.

Bestalde, Lurzaindiak 6 hektar(e)a erostea espero du Donibane Lohizunen instalatze berri bat laguntzeko xedea baitu. Euskal kostaldean laborantza lurrak azkarki mehatsatuak izanez, horien babesteko borondatea dugula erakusten dugu lurrak eremu hortan erosiz.

Tags:

Ohar bat egin