Arbonan abiatu laborantza-lur okupazioak segitzen du. Zuk ere, Lurzaindia eta Syndicat ELB-k abiatu ekitaldia sustengatzen ahal duzu, haiengana joanez eta petizioa izenpetuz ! Zabaldu nasaiki zure inguruan !
ELB sindikatak, SAFER egiturarenganik errezebitu duen saltze notifikazioaren bidez berritze lanetan den etxe bat eta Arbonan 15 ha laborantxa lur salgai direla jakin berri du. (3 150 000€). Erosle gaia erretretadun aberats bat da eta berriki kostaldean jabegoan zituen 30 ha...
Maiatzaren 29an Lurzaindiaren Biltzar Nagusia egin zen. 2020ko bilana egiteko eta akziodunekin hizketatuko aukera: Ama Lurraren zaintzeari buruz: ELB sindikatuarekin elkarlanean, LURZAINDIAk lurraren laborantza-erabilera zaintzen jarduten du, aldi berean lurraren bidezko prezio bat atxikiz. 2020an, SAFERari 34 preentzio galdera prezio aldaketarekin...
2021ko Maiatzaren 29an, LURZAINDIAren ohizko biltzar nagusia.
Auzitegi administratiboak jakinarazi du 2021eko martxoko 5 jujamenduek LURZAINDIAk egin eskaereri arrazoi eman zutela, Arbonako laborantzako lurzati batean eraikitzeko baimena ezeztatuz. Laborantzako lurzati hori, kadastreko AX n°151 sekziokoa, gutti gora behera hektara 1ekoa, laborantzako erabilgarria, hektara 5000 eurotan estimatua, herriko etxeak 2017an erosi zuen gainean eraikitzeko xedearekin 100 aldiz bere prezioa pagatuz.
ARÜE HERRIAN Lurzaindiak laborari bat bilatzen du Eremuak : Pentzeak 9ha79a37ca Baldintzak : Laborantza Biologikoa Ezin da eraikinik egin Edozein ehetasunentzat : Myriam Pierrot : 07 81 59 65 77 - myriamp@lurzaindia.eu. Hautagaitza txostena : Zure txostenak eduki behar duena : - Zure izen-deiturak eta kontaktuak; - Zure ibilbidea, zure esperientzia; Instalatuta bazira: instalazio-data...
Zure beharra dugu. Zure ingurukoei aipa ezazu, gero eta gehiago izan gaitezen LURZAINDIA laguntzen ! https://www.lafabriqueaviva.fr/fr/
Lurzaindiak 2021 urte on eta zoriontsu bat desiratzen dizue !
Arbonako auzapezak Lurzaindiaren kontra pausatu salaketaren ondorioz atzo iragan beharra zen auzia gibelatua da. Azken egunetan hamarnaka sustengu mezu bidaliak izan dira laborantxa lurren babestearen alde. Milesker anitz! Borrokak segitzen du! Aferaren segida 2021eko azaroan!
Lurzaindiak laboraria(k) bilatzen d(it)u Ahurtiko 14,44ha-ko etxalde batetan plantatzeko. Edozein xehetasunenetzat eta zure buruaren aurkezteko Lurzaindiara (info@lurzaindia.eu) deit ezazu. Kandidatura azaroaren 30a aitzin igorri behar da.