Auzitegi administratiboak jakinarazi du 2021eko martxoko 5 jujamenduek LURZAINDIAk egin eskaereri arrazoi eman zutela, Arbonako laborantzako lurzati batean eraikitzeko baimena ezeztatuz. Laborantzako lurzati hori, kadastreko AX n°151 sekziokoa, gutti gora behera hektara 1ekoa, laborantzako erabilgarria, hektara 5000 eurotan estimatua, herriko etxeak 2017an erosi zuen gainean eraikitzeko xedearekin 100 aldiz bere prezioa pagatuz.
Laborantzako sailkatua zen lurzati honen arrazoirik gabeko prezioak eta lurraren «laborantza-erabilera» behin betiko galtzeko arriskuak LURZAINDIA motibatu zuten auzitegian eskaera baten pausatzera. Amalurra eta bere prezioaren zaintzea da LURZAINDIAREN motibazioa.
Guk pausatu eskaeraren emaitzaren berri ukan gabe, Herriko Etxeak zuhurtasunik gabe bere antolamendu proiektua dena den aitzina eramaiten segitu zuen.
Egun, auzitegiak Lurzaindiari arrazoi emaiten dio eta EHEaren Arbonako Hirigintzaren tokiko plana (PLU) berria onesten zuen erabakia ezeztatu du, zeinetan AX n°151 lurzatia eremu-eraikigarri gisa sailkatua zen. Ondorioz, Arbonako Herriko Etxeak lurzati honentzat eman hirigintza baimenak ezeztatzen ditu ere.
Lurzaindiak nahi luke laborantzako lurzatien artifizializazioaren kontrako garaipen hau keinu azkar bat izan dadin hautetsi, hirigune elkargo eta gizartearentzat eta konzientzia hartze azkar bat izan dadin laborantzako lurren zaintzaren beharrari buruz, gure elikadura ahal bezain bat berlokalizatu nahi badugu.