Azaroaren 30ean, Lurzaindia elkartea eta Dominique AMESTOY, bere ordezkariak, delituen auzitegiko epaileen aitzinean izanen dira, gure ama lurra defendatzeagatik hobendun ekarriak baitira.
2018ko uztaila hastapenean, Lurzaindia elkarteak esku orri bat banatu zuen Arbonako Herriko Etxeak banatu beste esku orri bati erantzuteko. Gure esku orria irakurri eta, Arbonako auzapez andereari iruditu zitzaion difamaziozko adierazpenak zituela, eta orduan, Dominique Amestoy Lurzaindiako legezko ordezkariaren kontra salaketa pausatzea erabaki zuen, bere burua parte zibil gisa jarriz Baionako fiskalaren aitzinean. Fiskalak bere salaketa ikertu du eta, ondorioz, auzialdia azaroaren 30ean iraganen da.

Gertaeren oroitaraztea :
2017ko ekainean, Arbonako Herriko Kontseiluak hartu erabaki baten bidez, herriak, 2013ko Hirigintza planan (PLU) laborantzako-eremuan sailkatua den 14 871 m2-ko lurzati bat erosten du 550 000 €-tan, 8 lekuko herriko lotizamendu bat sortzeko xedearekin.
2017ko agorrilean, auzapezaren erabaki baten bidez, lurzati honen gainean Antolatzeko Baimena emana izan zen herriari.
Lurzaindia elkarteak eta herritar batzuek, Antolatzeko Baimena horren ezeztatze eskaera bat egiten zuten 2017ko urrian, Auzitegi Administratiboan. Obrak hasiak zirenez, hauek geldiarazteko prozedura bat gehitua izanen zen.
2018ko apirilaren 10eko ordenantzaren bidez, Paueko Auzitegi Administratiboko epaileak Antolatzeko Baimenaren gauzatzearen gibelatzea eman zuen, legearen aldetik duda serios bat zelako. Herriak Estatuko Kontseiluari pausatu hel egitea ez zen onartua izan (2018ko agorrilaren 20ko ordenantza).
Ondotik, Arbonako Hirigintza planaren berrikusketakari (Euskal Hirigune Elkargoak 2019ko uztailaren 20an onartu zuena), Arbonako herriak lurzati hau UC eremuan sailkatu zuen.
Eta auzapezaren erabaki baten bidez, lotizamendua Antolatzeko Baimen berri bat (10 lekukoa) emana izan zen Arbonako herriari.
Lurzaindia elkarteak eta Domintxeneako biztanleen elkarteak eskaera berri bat pausatzen dute Antolatzeko Baimena berria eta EHEak PLU berria onartzen zuen erabakia ezeztatzeko.
2021eko martxoaren 10ean, Paueko Auzitegi Administratiboak otsailaren 23ko 5 jujamenduen berri eman du : 2 Antolatzeko Baimenak et 2 Eraikitzeko Baimenak ezeztatzen ditu 2019ko uztaileko PLU-ko UC eremuan den Etxeta lurzatiarentzat.

Anartean, "zéro artificialisation nette" legea onartua delarik (2021eko agorrilaren 24an), nahiz eta jujamenduek lurzatia eraikiezina dela eta oraindik ere eraikiezina dela adierazi duten, obrek segitzen dute eta agintari eskudun bat ere ez da epaitutakoa errespetarazteaz arduratzen.
Herriko etxeak bere estrategiarekin segitzen du eta batzorde ideki bat plantan ezarri du legea urratzen duten eraikin hauek "erregulartzen eta pikoan ematen" entseatzeko.

ETXETA-ko lotizamenduko jabeek bizi duten egoera minberatsu horren errudun bakarra auzapeza da ; kasu honetan, LURZAINDIAK ama lurra defendatu eta legez irabazi du.   

Ondorioz, azaroaren 30ean, Lurzaindia eta haren lehendakaria zuzengabeki hobendun ekarriak izaitea ez dugu onartzen ahal eta elgarretaratzera deitzen dugu arratsaldeko oren bat eta erdietan Baionako auzitegiaren aitzinean!

Tags:

Ohar bat egin