Lohitzune- Oihergi (2022ko erosketa)

Haien aldetik, Sabrina Larzabal eta Julen Perez-ek laborantzan plantatu nahi dute elgarrekin, Kriaxera ahate hazkuntza batekin. Ez da ez bata ez bestea laborari familia batekoa. Chantal eta Jean Bernard Pochelurekin,ardi esnedun hazleak dira Lohitzunen, arteko topaketatik sortu da familiatik kanpoko transmisio-instalazio bat, produkzio aldaketa batekin. Bestalde, laborantza bastimenduak produkzio aldaketari egokitu begar izan dira: bastimenduak egokitu (galkatze gela batekin) eta haragia lantzeko gela berria plantan ezarri, tresna eta muntadurak erosi. Beraz, 2019an, Sabrina eta Julen Lohitzungo Xemiateia baserrian instalatu zirenean, Kriaxera mulard ahate hazkuntzan, zirkuitu laburreko ekoizpen eta salmentarekin, Lurzaindiari lurra erosteko eskatu zioten. Lurzaindiak lurrak erosteko konpromisoa hartu du, baina, hasiera batean, bi laborari gaztek laborantza bastimenduak eta lurrak alokatzen dituzte. Sabrina eta Julenek Kriaxera ahatekia etxaldean berean baloratzen dute : haragi freskoarenkin eta kontserbak eginez.

Ahate bularki, urineko, gibel gizen

Salguneak :
Etxaldean hitzorduarekin
Elika (Ezpeleta) eta Zarea (Hazparne) ekoizpenak
Merkatua - Donapaule
Gustoki (Urruna)
Expéditions dans toute la France

Xeminategia
Lambarreko ibilbidea
64120 LOHITZUNE-OIHERGI
Tél: 09 88 03 37 02