Donibane Lohitzun (2020ko-Erosketa)

« Senpertarra izanki, lurrak hemen xekatzen nituen, mahastia landatzeko eta ene arnoa egiteko. Lurzaindiarekin xantza ukan dugu. »

Martin-ek garagardogile et mahastizain izan nahi du, laborantza biologikoan. Arnogintzan lan egin du anitz, soto eta mahastietan. Garagardoa ere egiten du azken urte hauetan : hainbat garagardotegietan lan eta ikastaldiak egin ditu teknika hobetzeko, bere garagardotegia ideki aitzin. Lupulu landa Senperen landatu du. Mahastia 2021-ean landatu nahi luke, Lurzaindiak Donibane Lohitzunen erosi dituen lurretan