Maiatzaren 12an, Azkarateko bi etxe eta 31 hktara laborantxa lur Baionako auzitegian inkanteetan salduak izanen dira.  

Azkarateko herriko etxea hautagai da herrian salgai diren zatien erosteko. SAFER eta EPFL egiturekin antolatu da ontasun horiek ez ditezen espekulazaileen esku egon.  

ELBk eta Lurzaindiak, Azkarateko herriko etxea sustengatzen dute espekulazioaren kontra egiten dituen urratsetan.  

Safer-ak eta EPFL-ak laborantxa lurren erosteko gaitasuna dute baita berriz saltzeko ere, interes publikoaren onurarako. Dituzten funtzioengatik, Safer-a eta EPFL-a eragile egokienak dira inkante hauetan eskua sartzeko.  

Gertakari hunen kari, azpimarratu nahi dugu ere laborantxa munduak dituen arrangura eta mina etxalde bat enkanteetan saldua ikustean. Gero eta lur gehiagok laborantxako balioa galtzen dute, eremu beti eta haundiagoan. Baitezpadakoa da laborantxako lurra laborantxarako zaindua izan dadin. Baitezpadakoa da ere Euskal Herriko laborantxaren dinamikarako, etxalde ttipi ainitzek segi dezaten bizitzen. Helburu horiek beteko dira Safer-ak bere lana egiten ahal badu biharko saltzeari buruz.  

Saltzaileek Herriko Etxearen proposamena errefusatuz geroz eta gure posizioa aldarrikatzeko enkanteetan salgai diren laborantxa lur eta ondasun higiezinekiko:  

elgarretaratzera deitzen dugu heldu den maiatzaren 12an, ostegunez, 13.45etan, Baionako auzitegiaren aitzinean. ENKANTEERI EZ eta BAI HERRIKO ETXEAREN PROIEKTUARI!

Tags:

Ohar bat egin