Sabrina eta Julen // Lohitzun

Sabrina Larzabal eta Julen Perez-ek laborantzan plantatu nahi dute elgarrekin, Kriaxera ahate hazkuntza batekin. Ez da ez bata ez bestea laborari familia batekoa.
 
Chantal eta Jean Bernard Pochelu, ardi esnedun hazleak dira Lohitzunen. Haien  arteko elkar ezagutzak familia kanpoko transmisio-instalazio bat, ahalbidetu du, produkzio aldaketa batekin.
 
Laborantza bastimenduak produkzio aldaketari egokitu behar izan dira, haragia lantzeko gela berria plantan ezartzeko, baita tresna eta muntadurak erosi ere.
 
Beraz, 2019an, Sabrina eta Julen Lohitzungo Xemiateia baserrian instalatu zirenean, Kriaxera mulard ahate hazkuntzan, zirkuitu laburreko ekoizpen eta salmentarekin, Lurzaindiari lurra erosteko eskatu zioten.

Lurzaindiak, orduan, lurrak erosteko konpromisoa hartu du, baina ezin zuenez berehala erosi, horregatik hasiera batean,  etxaldea utzen dutenek onartu dute, bi laborari gazteer laborantza bastimenduak eta lurrak alokatzea.
 
Lurzaindiak 15ha erosi ditu 75 000€ rentzat (eskuratze - gastuak kanpo)

Ohar bat egin