Hastapenean, bizitzeko etxea eta lurrak saltzekoak ziren, laborari ez den pertsona bati. SAFER-aren laguntza galdegin du Lurzaindiak lur horien laborantza bokazioa atxikitzeko.
SAFER-ak lurrak azkenean berreskuratu dituelarik, Lurzaindiaren hautagaitza atxiki du.
Erosketa honeri esker, Lurzaindiak Martin Lemair-ren proiektua sostengatzen du, garagarnogile eta mahastizain gisa.
Garagarnotegi bat ideki ondoan, Martinek laborantzan plantatu nahi du eta etxaldeko garagarnoa eta arnoa ekoiztu,laborantza biologikoan.
Lurzaindiak 29 944 € balioko 4 ha62a erosten ditu egun, Donibane Lohitzuneko Sopitenean.