2020 : Lurra beti arriskuan !

Herritarek bizi leku bat atxemaiteko dituzten nekeziak entzuten ditugu eta iduritzen zauku podere publikoek eta kolektibitateek gai hau gehiago landu behar luketela, batez ere artifizializazio handia sistematikoki bideratuko ez duten aterabideak proposatuz ; urte osoko etxebizitza hutsen kopuruak edo bigarren egoitza kopuruak ardura parte bat badute egoera honetan…