Author page: Myriam

Angeluko okupazioa

Uztailaren 15ez geroz, OSTIA kolektiboak "Les Hauts de la Chambre d'Amour" goi mailako etxe multzoaren baratzeak okupatzen ditu; erresidentzia hauek Robert Alday promotoreak eraiki zituen, Angeluko herriko etxeko baimenarekin. Etxe multzo hauek Ipar Euskal Herrian ezagutzen dugun etxebizitza krisiaren ilustrazio zuzena da : neurriz kanpoko prezioak, espekulazioa, bigarren egoitzak, sasoiko bizitegiak, AirBnb, betoiatzea...

Enkanteeri ez!

Maiatzaren 12an, Azkarateko bi etxe eta 30 hktara laborantxa lur Baionako auzitegian inkanteetan salduak izanen dira. Azkarateko herriko etxea hautagai da herrian salgai diren zatien erosteko. SAFER eta EPFL egiturekin antolatu da ontasun horiek ez ditezen espekulazaileen esku egon. ELBk eta Lurzaindiak, Azkarateko herriko etxea sustengatzen dute...

Marieniaren proiektuaren kontrako elgarretaratzea!

Kanboko herri sartzean, Bouygues-ek burutu nahi duen etxebizitza proiektu erraldoi batek, 3,7 ha laborantxa lur betonatuko ditu. Gaurko egunean laborari batek ustiatzen dituen lur hauek, laborantxarako balore handikoak dira : leunak, eguzkitsuak, lantzeko errexak, pattarretan diren eta istripu- arriskua handia duten lurrak baino hiru aldiz emankorragoak dira. Lur hauek erabil ditzakegu tokiko eta kalitatezko produktuak ekoizteko,