Gaia: Deialdi honen helburua da laborari bat edo laboraiak hautatzea, Lurzaindiak Arüen dituen lur batzuen alokatzeko, 9 urteko kontratuarekin eta erreberri daitekeena. .
LURZAINDIA, aurrezki kolektiboari esker lurrak erosten dituen egitura bat da. Bere helburua, merkatu espekulatibotik ateratzen den lurra babestea da.

- Kokapena: 70 Arosteguiako bidea – 64240 ARUE

- Deialdiaren hasiera: 25/02/17

- E s k a e r a k e s k u r a t z e k o a z k e n e g u n a : 25/03/16

- Informazio gehiago: 07 81 59 65 77 – info@lurzaindia.eu

- Bisita egiteko aukera martxoko lehen astean

Proiektuak bateragarriak izan beharko dute Kriaxerarekin ; 749. lurzatia. (ikusi behe honetan).
Hegazti eta xerri proiektuak ezin izanen dira atxiki.
.

Lurraren aurkezpena :
Kadastroa:
278B : 293-294-295-493-494-573-613-627-138-140-148-149-150-151-152-153-154-155-158-159-160-161-162-174-175-176-181-190-191-192-219-220-221-222-223-224-225-227-228-233-526-530-726-743-744-745-749-751-753-773

Eremuak : 25 ha
1: 8 ha pentze ordoki eraikinen inguruan
2: 6 ha pentze, kalitate txarragokoak, eta erdia maldan behera dutenak
3: 7 ha pentze zikin

Laborantza eraikina: obrak behar dituen sabai zaharra

Etxebizitza: ez
Lurrak laborantza biologikoan ziurtatuak (AB)


Hautagaitza txostena helbide honetara igorri: info@lurzaindia.eu :
Formatua librea da baina nahitaez elementu hauek agertu beharko dira :

  • - Hautagaiaren aurkezpena ::
     Zure izena, abizenak eta harremanetarako xehetasunak; familiaren egoera;
     Ibilbidea, formakuntzak, esperientziak;
     Instalatuak bazarete: instalatze data, ustiatutako azalera eta egungo erabilera;
     Oraindik instalatu gabe bazarete: aurreikusitako instalatze-data, laborantzarako azalera;
    Zehaztu zure eskaera lur osoari edo soilik parte bati dagokion.
  • - Proiektuaren aurkezpena :
     Aurreikusitako tailerrak/ekoizpenak ;
     UTH eta lanaren antolaketa ;
     Merkaturatzea ; Kalitatearen inguruko desmartxak ;
     3 urteko aurrekontuak: kargak, etekinak, urteko negozio zenbatekoa, inbertsioak, diruztatze iturriak...
     Zure proiektua egitura baten bidez laguntzea: EHLG, BLE, Laborantza ganbara, beste?

Zure proiektua hor entseatzen ahalko duzu Trebaturekin, eta nahi bezala iragaiten baldin bada, hor berean instalatzen ahalko zira.

Tags:

Ohar bat egin