Ondare bat transmititu, lurrak zaindu, eraikinak berritu

Christiane Etchalus, Alfonso Etxegaray haren senarrak, eta Jean Pierre Etchalus haren anaiak konbikizioz hautatu dute beren ondarearen zati bat Lurzaindiari eta COL egiturari transmititzea. 

Emaitza honek 9 hektarea lur hartzen ditu, bai eta ere etxe zahar bat Domintxinen kokatua. Lurrak laborantzan iraunarazteko eta COL egiturarekin etxea berritzeko proiektu baten idekitzeko aukera emaiten du.

Lur horiek bere ondarean integratuz, Lurzaindiak bere laborantza bokazioa denboran zehar bermatzen du Lur zati hontan, parte bat (+ 3ha2) Pantxo baratzezainak jadanik erabiltzen du, laborantza biologikoan.

Gelditzen den laborantza azalera erabilgarria, (+ 2ha5) Florence-i proposatu zaio. 2021az geroztik instalatua da hortik hurbil Bere proiektuak kalamua eta sendabelarrak batzen ditu, kosmetiko biologikoak ekoizteko helburuarekin.

Xehetasun gehiago : hemen

Tags:

Ohar bat egin