IRULEGI

Deialdi honen helburua da mahastizain baten hautatzea, Lurzaindiak Irulegin dituen lur batzuen alokatzeko, 9 urteko kontratuarekin eta erreberri daitekeena. 

LURZAINDIA, aurrezki kolektiboari esker lurrak erosten dituen egitura bat da. Bere helburua, merkatu espekulatibotik ateratzen den lurra babestea da. 

Lurrak mahatsondoz landatuak dira eta ekoizpena Irulegiko Sotoara eramana izan beharko da. 

Kokapena: MENTA – 64220 IRULEGI

Katastroaren sekzioa: D 867 

G PS koordenatuak: 43.17185 , -1.30353 Altuera : 266m 

Azalera 1 ha 87 a 59 ca 

Hautagaitza txostena helbide honetara igorri: info@lurzaindia.eu : 
 Eskaerak eskuratzeko azken eguna: 23/12/01  

Formatua librea da baina nahitaez elementu hauek agertu beharko dira :
- Hautagaiaren aurkezpena : • Zure izena, abizenak eta harremanetarako xehetasunak; familiaren egoera;
• Ibilbidea, formakuntzak, esperientziak;
• Instalatuak bazarete: instalatze data, ustiatutako azalera eta egungo erabilera;
• Oraindik instalatu gabe bazarete: aurreikusitako instalatze-data, laborantzarako azalera;
• Zehaztu zure eskaera lur osoari edo soilik parte bati dagokion.
- Proiektuaren aurkezpena :
• Aurreikusitako tailerrak/ekoizpenak ;
• UTH eta lanaren antolaketa ;
• Merkaturatzea ;
• Kalitatearen inguruko desmartxak ;
• 3 urteko aurrekontuak: kargak, etekinak, urteko negozio zenbatekoa, inbertsioak, diruztatze iturriak...
• Zure proiektua egitura baten bidez laguntzea: EHLG, BLE, Laborantza ganbara, beste?

Informazio gehiago: 07 81 59 65 77 – info@lurzaindia.eu
Tags:

Ohar bat egin