ELB eta Lurzaindiak gaur errezebitu dute Baionako auzitegiaren erabakia, Marieniako jabeak, Colbert, Salagoity eta partzuergoek engaiatu zituzten jaurkimenduer erantzuteko. Joan den ekainean laborantxa balore handiko lur horien gainean instalatuak izan ziren ardi tropa bat eta eraikia izan zen arditei bat, laborantxa aktibitatearen mantentzea eta segitzea segurtatzeko. Auzitegiak kontsideratu du jabetasun deretxoaren gainean pausatuz, gure bi erakundeek lur hauek behar zituztela utzi eta hustu. Bestalde gure bi erakundeek beharko dute ordaindu 3000 euro kontrako alderdiari prozadura gastuak estaltzeko.
Ondoko asteetan elkartuko gira geroaren antolatzeko. Azpimarratzekoa da, auzitegiak entzuna duela gure bi erakundeen ekintzak ez dituela deusetan Marienia-ko lurrak andeatu : jabeek galdegina bazuten lurren libratzea 48 oreneko epe batean, auzitegiak hilabete bat eman dauku. Epe hau, barnez afera horren negoziatzeko oportunitate bat bezala ikusten dugu. Gure helburua, etxe proiektuaren arrastatzea da eta Marienia-ko lurrak izan diten behin betikotz laborantxa baliabide batentzat.