Laborari bat eta Ostiako bi militante
kondenatu ditu astearte honetan,
urriaren 14an, Baionako Auzitegi
Korrekzionalak. 2024ko apirilean,
ELBk, Lurzaindiak, Ostiak, CADEk
eta Nahi Dugun Herriak Kanboko
Herriko Etxeko kontseilua okupatu
zuten, Marieniako lurren
betonizazioari buruz auzapezak
behin eta berriz elkarrizketari uko
egin ziola salatzeko. Gelatik
ateratzean, auzapeza erori zen eta
arinki zauritu. Ustekabeko erortzea,
ondoko egunetan berak adierazi
zuen bezala. Azkenean, Herriko
Etxeak aldez kanbiatu zuen eta
salaketa jarri zuen, zorigaiztoko
ezbehar hura baliatuz.
Epaiketan, prokuradoreak 5.000
euroko isuna eskatu zuen, horietatik
4.000 euro baldintzapean. Azkenean,
auzitegiak lau hilabeteko espetxe
zigorra baldintzapean ezarri dio
militante bati, eta bi hilabetekoa
baldintzapean beste biei. Denek 300
euroko isuna ordaindu behar dute
DNA emaiteari errefuxatzeagatik,
herritartasun ikastaro bat egin behar
dute eta Kanboko herriko etxeari
euro sinboliko bat ordaindu behar,
haren abokatu gastuak pagatzeaz
gain (400 euro).
Herriko kontseilua
"oztopatzeagatik" eta auzapezaren
gain "bortizkeriagatik" erruduntasun
aitorpen horiek ministerio publikoak
eskatu zuen baino askoz larriago
dira. Alta, epaiketan militanteei
leporatzen dieten indarkeria horren
froga falta , erantzun du defentsako
abokatuak.
Kondena horiek jendarte zibilaren
kontra ekintza ez-bortitzen
kriminalizazio gero eta handiago
baten agerpena dira.
ELB
sindikatuak eta Lurzaindiak
gogorki gaitzesten dute erabaki
hori, eta babes osoa ematen diete
lur elikatzailearen hiru
defendatzaileei.
Ataka onartezin horiek ez dituzte
gure helburuak aldatzen:
Marieniako lurrak, laborantxarako
balio handikoak, zaindu behar
dira. Mobilizatzen segituko dugu
laborantxa lurren proiektu
suntsitzaile hau bertan behera utzi
arte.
Marienia ez hunki!
