Lekua : Halle Bernadette Jougleux (herri erdian)
Marieniako laborantza lurren defentsan, mobilizazio egun berri batera deitzen dugu sei egituren
artean: CADE, ELB, ELB gazte , Lurzaindia, Nahi Dugun Herria, Ostia. Hitzordu hau garrantzitsua
izanen da hamar urte beteak dituen Marienearen aldeko dinamikarentzat. Egunaren antolatzaileek
engaiamendu berria iragartzen dugu: elkarrekin bat eginen dugu lur horiek betirako laborantzarako
egon daitezen, bakoitzaren taktikak konbinatuz. Segur baikara, goiz edo berant, borroka hau
irabaziko dugula.
Marieneko kasua Ipar Euskal Herri mailan enblematikoa bilakatu da eta herritar eta elkarte guzien
inplikazioa beharrezkoa da Bouygues-ek gibelera egin dezan. Maiatzaren 25eko egitarauan, mahai
inguruak eta tailerak proposatuko ditugu, sekulan auzitegi administratiboak errekurtsoak ezeztatuko
balitu, gure ondoko urratsak nolakoak izanen diren zehazteko. Urrats horiek gardentasunean eta
molde herrikoian prestatzea garrantzitsua da guretzat, mobilizazioari indar eta legitimitate gehiago
emateko.
Edozein borrokak sekuentzia desberdinak ditu eta haietariko bat errepresio politikoarena izan
daiteke. Ostia sareko lau kide epaituak eta kondenatuak izan dira proiektu horren kontra ekintza
sinboliko bat egiteagatik. Ordaindu beharko dituzten damu domaiak eta horrekin batera,
jendarmeriak azken hilabete hauetan espekulazioaren kontrako mobilizazioetan parte hartzeagatik
konbokatzen dituen hainbat herritar, sekuentzia horren seinale dira. Denen sostengua da jazarpen
horiei buru egiteko tresna eraginkorrena, eta elkartasun dei zabala luzatzen dugu errepresioaren
zama ekonomikoa eta psikologia bakar batzuen bizkar geldi ez dadin.
Hala ere gure funtsezko helburuetatik, laborantza lurraren babestea, ez gara desbideratuko eta
maiatzaren 25ean Marieniako lurren aldeko borrokan urrats berri bat eginen dugu. Hona hemen
eguneko programa zehatza :