Preanpzio parzialaren arazoa Arbonako okupazio garaian agertu zen; geroztik, urte bat baino gehiago pasatu da. Joan den urtean , 11 ha saldu ziren Arbonan, beti saltzeko muntai berezi batekin, (nun gozamena bereixte saltzen den berantago). Beraz ez da jabetasun osoan saltzen lurra eta kasu hortan Saferrak ez du preanptatzen ahal eta espekulazioaren kontra funtzioa ez du betetzen ahal. Lurraren zaintzea eta laborantza-erabilera lanjerrian emaiten dira.
Eta zoritxarrez, metodo horrek kideak eragin du.
Bidarrain, laborantxarekin ezer ikustekorik ez duen erosle batek ahantxu 17 ha laborantza lur « nue-propriété » erosi ditu, prezio espekulatiboan: 90 000 € (60.000 euro inguru gehitu beharko zaizkio gozamena (usufruit) erostekoan). Horren salatzeko, Lurzaindiak, ELBk, Bidarraiko herriko kontseiluak, elkarretaratze batetarat deitu dute urtarrilaren 12an, ostegunarekin, eta hamar bat herrik eta herritarek erantzun dute bertan. Notarioak errezebitu du delegazio bat, eta eztabaidaren ondotik, onartu du gutun bat igortzea saltzaile eta eskuratzaileei. Akordiorik aurkitzen ez bada, erretiratuko da. Saltzaileak ere hizt ordu bat onartu du…
Gaur, Baigorrin bada salmenta bat amarru bera erabiltzen duena SAFERen erosteko lehentasuna saihesteko.
ELB eta Lurzaindia mobilisatzen dira!