Maiatzaren 29an Lurzaindiaren Biltzar Nagusia egin zen. 2020ko bilana egiteko eta akziodunekin hizketatuko aukera:

Ama Lurraren zaintzeari buruz:

ELB sindikatuarekin elkarlanean, LURZAINDIAk lurraren laborantza-erabilera zaintzen jarduten du, aldi berean lurraren bidezko prezio bat atxikiz. 2020an, SAFERari 34 preentzio galdera prezio aldaketarekin eskatu zizkIon.  

SAFErak preentzio edo eskua hartzea onartu du 23 saltmentetan eta LURZAINDIAK lagundu ditu :

- 6 erosketa bidezko prezioan,
- 11 salmenta bidezkoa ez den prezioan, saihesten,
-Prezioa batez beste murriztea,
- 60 hektara eremuen laborantza bokazioa zaintzen.

Lur erosketari buruz:

LURZAINDIAk 30 552.25€ balioko 4 ha62a erosi zituen, Donibane Lohitzuneko Sopitenean. Hastapenean, bizitzeko etxea eta lurrak saltzekoak ziren, laborari ez den pertsona bati. SAFER-aren laguntza galdegin zuen Lurzaindiak lur horien laborantza bokazioa atxikitzeko. Azkenean, SAFER-ak lurrak berreskuratu zituelarik, Lurzaindiaren hautagaitza atxiki zuen. Erosketa honeri esker, Lurzaindiak Martin Lemair-ren proiektua sostengatu du, garagarnogile eta mahastizain gisa.

2013. urteaz geroztik, zure partaidetzari esker 848 013€ tokiko aurreztutako bilketa.  

Tokiko aurrezki honek ahalbidetu du:  

-laboraritzako 209 hektarea kontserbatzen,
-11 etxalde babesten,
-12 laborari instalatzen edo mantentzen, kalitatezko ekimenarekin (AB etiketa, IDOKI, AOP Ossau Iraty) engaiatuak.
Ekintza hauek 3 538 akziodun solidarioen parte hartzearen bidez egin daitezke, landa-ehuna sendotuz, nekazari jarduera mantenduz.

Tags:

Ohar bat egin