Sabrina Larzabal eta Julen Perez-ek laborantzan plantatu nahi dute elgarrekin, Kriaxera ahate hazkuntza batekin. Ez da ez bata ez bestea laborari familia batekoa.
Chantal eta Jean Bernard Pochelu, ardi esnedun hazleak dira Lohitzunen. Haien arteko elkar ezagutzak familia kanpoko transmisio-instalazio bat, ahalbidetu du, produkzio aldaketa batekin.
Bestalde, laborantza bastimenduak produkzio aldaketari egokitu begar izan dira: bastimenduak egokitu (galkatze gela batekin) eta haragia lantzeko gela berria plantan ezarri, tresna eta muntadurak erosi.
Beraz, 2019an, Sabrina eta Julen Lohitzungo Xemiateia baserrian instalatu zirenean, Kriaxera mulard ahate hazkuntzan, zirkuitu laburreko ekoizpen eta salmentarekin, Lurzaindiari lurra erosteko eskatu zioten.
Lurzaindiak lurrak erosteko konpromisoa hartu du, baina, hasiera batean, bi laborari gaztek laborantza bastimenduak eta lurrak alokatzen dituzte
Lurzaindiak 15ha erosi ditu 75 000€ rentzat (eskuratze - gastuak kanpo)
2 Comments
DeLaharrague Franck
Bonjour, egun on pour donner encore plus envie à chacun.e de faire un don, voici des photos réalisées par mes soins au printemps 2021 : https://photos.app.goo.gl/ZYGTmBxXG1spqZxE6
DeMyriam
Milesker!