Atharratze (2015ko-Erosketa)

« Atharratzen instalatzeko ahala ukan dut Lurzaindiaren lanari esker. Artzain soil izan ondoan, orain ene etxaldean lasaiki lan egiten ahal dut, eta hor bizitzen ahal ene familiarekin. »

Udan, Ariège-n artzain, Yannek ordezkatze frango segurtatu ditu baita ere Euskal Herrian, HCF gisa artzain soil plantatu aitzin. 2015-ean, Atharratzeko Oihanartia etxaldean instalatzen da, 150 Manex burubeltzekin. Ardiak egun guziz alhan dira eta bortuan udan. Yann-ek ardiak eskuz jezten ditu eta esnea bertzan gasnatzen du. Gasnen ontzea etxaldean abiatzen du eta Zalgizeko gazitegi kolektiban bururatzen.

Ossau Irati sormarkako etxeko ardi gasna (esne gordinean)
Bortuko gasna
Zemerona


Salguneak :
Urriaren 15tik maiatzaren 10a arte, Atharratzeko Oihenartian.
Maiatzetik urria arte, Arbailetako Miadore etxolan
Merkatua – Maule
Zalgizeko gazitegia
Artzainen etxea (Irati)
Beñat Moity kremeria

OIHENARTIA
64 470 ATHARRATZE
Tél: 06 24 47 44 65