Atharratze (2015ko-Erosketa)

« Atharratzen instalatzeko ahala ukan dut Lurzaindiaren lanari esker. Artzain soil izan ondoan, orain ene etxaldean lasaiki lan egiten ahal dut, eta hor bizitzen ahal ene familiarekin. »

Udan Ariège eskualdean artzain egonik, Yann-ek ordezkapen anitz egin ditu Euskal Herrian Familiatik Kanpoko artzain soil gisa plantatu aitzin. 2015ean, Oihenartia etxaldean plantatu zen, Atharratzen, manex burubeltz arrazako 150 ardirekin. Egun guziz han alhatzen dira eta udan mendira joaten dira. Yannek ardiak eskuz jezten ditu eta gasna eskuz egiten du, pertz batean. Gasnak etxaldean fintzen hasten da, ekoizleen Zalgizeko gazitegi kolektiboaren esku eman aitzin.

Ossau Irati sormarkako etxeko ardi gasna (esne gordinean)
Bortuko gasna
Zemerona


Salguneak :
Urriaren 15tik maiatzaren 10a arte, Atharratzeko Oihenartian.
Maiatzetik urria arte, Arbailetako Miadore etxolan
Merkatua – Maule
Zalgizeko gazitegia
Artzainen etxea (Irati)
Beñat Moity kremeria

OIHENARTIA
64470 TARDETS
Tél: 06 24 47 44 65