TREBATU

Irulegi (2000ko erosketa)

TREBATU-k bi dispositibo sortu eta kudeatzen ditu ipar Euskal Herrian: 2016-tik Laborantzako Trebagunea eta 2020-tik Laborantza Herrikoian Arizan formakuntza. Laborari belaunaldiak arraberritzea dute helburu, laborantza mundutik heldu ez diren edo/ta lanbidez aldatzen duten edo aktibitate berri bat sortzen duten pertsonen instalazio proiektuak sekurizatuz. Elkartea 9 egiturak osatzen dute: laborantza mundukoak (AFOG, AFI, EHLG, BLE Civam, APFPB-EHEEE, Lurzaindia), laborantza formakuntzakoak (Agrocampus 64), ekonomia sozial eraldatzailekoak (CAE SCIC Interstices Sud Aquitaine), kontsumitzaileen ordezkariak (Inter AMAP Pays Basque). Laborantzako trebaguneak laborantza proiektu bat dutenei beren proiektua egiazko balditzetan entseatzea ahalbidetzen die, irriskua mugatzen duen koadro juridiko eta material batean. Trebatu ondotik, pertsonak bere instalazio xedea baieztatzen du edo berrorientatzen da. Trebatuk entseatua den aktibitatea bere pe hartzen du juridikoki, fiskalki eta finantziarioki, inkubatzaile baten gisara; mintegi baten funtzioa segurtatzen du lurrak eta materiala eskuragarri jarriz; eta testaren iraupen osoan proiektuaren segipena egiten du eta laguntza ekartzen.

Lurzaindiak lurrak alokatu dizkio TREBATUri Irulegin, bere hazkuntza probarako.

Ahurtin, Lurzaindiako lurretan, François-k bere proiektua baratzezaintzan probatzen ari da Trebaturekin.