Donaixti Ibarre (2018ko-Erosketa)

« 2018-ko udaberrian, jakin dugu Safer-ak arrahartzaile bat xerkatzen zuela Arla etxaldearentzat. Gure burua aurkeztu ahal izan dugu Lurzaindiari esker (lurrak erosi baititu). Maratoi administratibo baten ondotik, 2018-ko urrian laborari ginen, azkenean ! »


Perrine eta Bastien etxalderik gabeko gazteak, artzain soldatadunak izan dira hainbat urtez, bortuan udan eta etxaldetan neguan. 2018-an, Donaixtiko Arla etxaldean instalatzen dira biak, Manex burubeltz ardi esnedunekin eta laborantza biologikoan. Esne guzia transformatzen dute, gasnak eta iaurtak eginez. Zirkuitu laburren bidez saltzen dituzte beren ekoizpenak.

Ardi esne jogurt
Ardi gasna pikor freskoak
Lauki leuna
Fet'arla
Ossau Irati sormarkako etxe gasna ondua
Zemerona edo zenbera

Salguneak :
A la Ferme
Quintaou Merkatua Angelu
AMAP(s) – Donapaleu, Miarritze eta Maule
Tokiko-Bio ekoizpenak Donapaleu
Sabaia - Lazarbale

ARLA
Quartier ARLACONDO
64 120 DONAIXTI IBARRE
Tél: 06 70 33 20 00