Senpere (2017ko-Erosketa)

“Lurzaindiari gure etxaldeko lurrak alokatu nizkion, bertzenaz galduko nuen.”


Deusek ez zuen Bernard Ezcurra laborari izaitera aitzinetik destinatzen. Maiasturua izan da 7 urtez, bere aitaren etxaldea arrahartu aitzin 2002-an.
Esperientzia gutti zuela laborantza mailan, urte bat pasatu du Ossau haranean gasnatzea ikasteko. Ikastaldi horren ondotik, 280 manex burugorriekin laborantzan plantatu dira Bernard eta bere emaztea, aprendiz baten laguntzarekin. Ossau Irati sormarkapeko gasna egitea (4 tona nonbait han) eta iaurta zonbaitzuen saltzea 30 hektarako etxalde hunen aktibitate nagusia da. Mirentxu Ezcurrak bildotsak eta Ossau irati ardi gasna ekoizten ditu. Bi gune kudeatzen dituzte Beñat bere senarrarekin, familiako bi etxaldetan : Kandalarraldea Senperen eta Olatxarea Ainhoan.

Ossau Irati sormarkako etxe gasna ondua
Ardi esne jogurt
Gasna xuria
Mamia / Gaztanbera
Etxeko bildoskia

Salguneak :
Etxaldean
Amap Ainhoa
Halles Miarritze
Aupetit kremeria

Kandurrixola
Olatxarea
64250 AINHOA