Ekainaren 27tik, ELBk, Lurzaindiak, espekulazioaren aurkako Ostia sareak eta Senpereko kolektiboak, Senpereko OLHA etxaldea okupatzen dute. etxaldearen salmenta espekulatiboa salatzeko.
Etxe bat, 50 hektara - horietarik 6 laborantxakoak, 2 hekarako aintzira bat eta gaineratekoa oihana - 1,3 milioi eurotan saltzen dira, SAFERek prezio hori guztiz gain-ebaluatua izan dela estimatu duelarik.
Euskal Herrian, holako espekulazio transakzioak emendatzen dira eta ez ditugu onartzen ahal. Egoera horrek, etxebizitza mailan Euskal Herriko biztanleak prekarizaten ditu eta laborarien instalazioak trabatzen ditu.
Salmenta hortan, eroslea TELLERIA familia da, Maison Adam-eko 4 saltokien jabea.
Gaur Donibane Lohitzunen mobilizaturik, eskatzen dugu :
• erosleak erosketa espekulatiboa bertan behera utz dezan
• sailtzailea eta laborarien ordezkarien arteko negoziaketen idekitzea
lur horien geroari buruz.
Ostiral, Donibane Lohizunen, 60 bat pertsona bildu dira 19 traktoreekin.
➡️ Helburua? Senpereko Olhako lurrak eta etxaldearen salmenta haustea!
Geltokiaren aitzinean ginen zirkulazioa egiten... 🚧
Traktak, banderolak, traktoreak... polizia fite etorri da, guretako 2 ordezkari auzapezarengana joan dira, Telleria familiarekin hitzordu bat ukateko.
🚨Biba gu! Hitzordua heldu den astelehen goizean eginen da.
Telleria familia salmentatik ateratzen ez bada, presioa azkartuko dugula jakinarazi diegu.
Denok gure ardura har dezagun!
Senpere ez da salgai! Espekulaziorik ez, inon ez! Laborantzako lurrak laborarientzat! ✊