Laborari bat eta Ostiako bi militante kondenatu ditu astearte honetan, urriaren 14an, Baionako Auzitegi Korrekzionalak. 2024ko apirilean, ELBk, Lurzaindiak, Ostiak, CADEk eta Nahi Dugun Herriak Kanboko Herriko Etxeko kontseilua okupatu zuten, Marieniako lurren betonizazioari buruz auzapezak behin eta berriz elkarrizketari uko egin ziola salatzeko. Gelatik ateratzean, auzapeza erori zen eta arinki zauritu. Ustekabeko erortzea, ondoko egunetan berak adierazi zuen bezala. Azkenean, Herriko Etxeak aldez kanbiatu zuen eta salaketa jarri zuen, zorigaiztoko ezbehar hura baliatuz.
Epaiketan, prokuradoreak 5.000 euroko isuna eskatu zuen, horietatik 4.000 euro baldintzapean. Azkenean, auzitegiak lau hilabeteko espetxe zigorra baldintzapean ezarri dio militante bati, eta bi hilabetekoa baldintzapean beste biei. Denek 300 euroko isuna ordaindu behar dute DNA emaiteari errefuxatzeagatik, herritartasun ikastaro bat egin behar dute eta Kanboko herriko etxeari euro sinboliko bat ordaindu behar, haren abokatu gastuak pagatzeaz gain (400 euro).

Herriko kontseilua "oztopatzeagatik" eta auzapezaren gain "bortizkeriagatik" erruduntasun aitorpen horiek ministerio publikoak eskatu zuen baino askoz larriago dira. Alta, epaiketan militanteei leporatzen dieten indarkeria horren froga falta , erantzun du defentsako abokatuak.
Kondena horiek jendarte zibilaren kontra ekintza ez-bortitzen kriminalizazio gero eta handiago baten agerpena dira.

ELB sindikatuak eta Lurzaindiak gogorki gaitzesten dute erabaki hori, eta babes osoa ematen diete lur elikatzailearen hiru defendatzaileei.
Ataka onartezin horiek ez dituzte gure helburuak aldatzen: Marieniako lurrak, laborantxarako balio handikoak, zaindu behar dira. Mobilizatzen segituko dugu laborantxa lurren proiektu suntsitzaile hau bertan behera utzi arte.

Marienia ez hunki!

Tags:

Ohar bat egin