Irailaren 6an, larunbata mobilizazio eguna

Marieniako lurrak okupatu eta landatu ondoren, uzte biltzeko tenorea da !

  • 10:00etan : Elkarretaratzea eta asanblada : azken berriak eta konsignak
  • 10:30tan : lur sagarren bilketa (4 tona aurreikusiak) eta salmenta solidarioa
  • 12:00tan : Hitz hartzeak eta aperitifa alaitua

Zego bat, esku larruak eta baso bat ekar

Zatozte nunbre handian Marienia ez dezaten hunki mobilizazioa sekulan baino beharrezkoago da !

Denak gara hazlurraren defendatzaileak.

Mobiliza gaitzezen irailaren 9an, asteartean (13:00tan Baionako auzitegian)

Egun horretan hazlurraren 3 defendatzaile jujatuak izanen dira Baionan, 2024ko apirilaren 10ean, Kanboko Herriko Kontseiluan protesta ekintza kolektibo batean parte hartzeagatik, Kanboko auzapezak Marienia dosierrari buruzko elkarrizketa orori uko egin ondoren. Ekintza horren bukaeran gertatu ustezko bortizkerien ardura leporatu nahi diete, bai eta herriko gelako zoruaren degradazioa ere. Hitzordua 13:00etan emana da, pertsona horiei sustengu zabala erakusteko.

Marieniako lurren salmenta hitzarmen berri bat sinatu da! Proiektua geldiarazteko huts egin behar ez den aukera bat !

2025eko uztailean, salmenta hitzarmen berri bat izenpetua izan da jabeen (Salagoity-Colbert indivision) eta Bouygues Immobilier-en artean, 3,76 Ha-ko azalerentzat, 2 620 000 eurotan. 2021ean sinatu eta joan den apirilean bukatua zen lehen hitzarmena ordezkatzen du, azalera berdinarekin baina 453.000 euro guttiagoko prezio berri batekin. Beraz, Bouygues-eri behin betiko salmenta ez da oraindik egina eta hori berri ona da. Saltze engaiamendu berri horren izenpetzeak bi hilabeteko epe bat irekitzen du, non Euskal Elkargoak bere aurre-erosteko eskubidea baliatzen ahal duen, Bouygues-eri saltzearen oztopatzeko. Beraz, Euskal Elkargoak bere ardura har dezan eskatzen dugu, eta zuzenbideak ematen dion aukera hori erabil dezan. Kanboko TUP (PLU)ari buruzko gogoeta Euskal Elkargoa sortu aitzin hasi zen bainan Euskal Elkargoak 2019an ontzat eman zuen. Gure ikuspuntutik, laborantza eremu hau eraikigarri bilakatuz, akats bat egin zuen Euskal Elkargoak orduan. Gaur akats hori konpontzeko parada bere eskuetan da.

Tags:

Ohar bat egin