Herritarrek eta laborariek
mobilizatzera deituak dira heldu
den irailaren 9an, asteartearekin,
Baionan epaituak izanen diren
hazlurraren hiru defendatzaileen
sustengatzeko. Kanboko Herriko
Etxean, 2024ko apirilaren 10ean,
Marienia dosierrari buruz
auzapezak elkarrizketa orori uko
egin ondoren, protesta ekintza
kolektibo batean parte hartzea
leporatzen zaie.
Hitzordua 13:00ean da, Baionako
auzitegian.
Zatozte nunbre handian !
Aukera galdu bat Marieniari lurrak saltzea trabatzeko
ELEMENTU BERRIAK MARIENIAKO DOSIERRAN
2025eko uztailean, SAFER-ek ELBri jakinarazi dio, Marieniako laborantza lurren 3,76 ha-ri
buruzko DIA (déclaration d’intention d’aliéner) berri bat egina izan zela 2 620 000 euroko prezioan,
lur horiek Bouygues Inmobilier promotorearen proiektu batengatik artifizializatzeko mehatxupean
direlarik. Jakinarazpen horrek erakusten du Salagoity-Colbert jabekideen eta promotorearen arteko
salmenta engaiamendu berri bat izenpetu dela, 2021ean izenpetutakoa ordezkatu duena, joan den
apirilean amaitzen baitzen, azalera berdinarekin baina 453 000 euroko prezio apalago batekin.
Saltze engaiamendu berri horren izenpetzeak bi hilabeteko epe bat irekitzen du, non Euskal
Elkargoak bere lehentasunez-erosteko eskubidea baliatzen ahal duen eta horrela salmenta oztopatu.
Hirigintza kodeko L 218-8 artikuluaren arabera, notarioak, jabearen izenean, lehentasunez-erosteko
eskubidearen titularrari (kasu honetan, Euskal Elkargoa) jakinarazten dio saltzeko asmoa. Orduan,
lehentasunez-erosteko eskubidearen titularrak bi hilabete izango ditu eskubide hori baliatzeko.
Joan den agorrilaren 26an, Marieniako lurretan, Lurzaindiak, Ostiak, CADEk, Nahi Dugun Herria
herriko oposizioak eta ELBk Euskal Elkargoari galdegin diote bere ardura har dezan eta
zuzenbideak ematen dion aukera hori balia dezan. Marieniako lurrak, laborantza balio handikoak,
nahitaez zaindu behar dira. Prentsak egun berean galdeginik, Jean-Rene Etchegaray Elkargoko
lehendakariak erran zuen "ez Kanboko herriak ez Euskal Elkargoak ez dutela notarioaren agiri hori
errezibitu".
SAFER-ek ELBri baieztatu dio notarioak dokumentu hori igorri diola Elkargoari. Honek 2025eko
urtarrilean jakinean zen salmenta engaiamendu berria 2024ko abenduan izenpetua izan zela. Baina
Elkargoak ez du bere lehentasunez-erosteko eskubidea erabili, eta hori damugarria da, zeren eta
momentu berean Elkargoko 67 hautetsiek Marieniari buruzko eztabaida bat abiatzea eskatu
baitzuten (2024ko abenduan) eta Elkargokoko lehendakariak horren printzipioa onartu baitzuen.
Beraz, aterabide baten aukera bat galdu da, eztabaida hura ez delarik oraindik egina izan. Hala ere, notarioak Elkargoari eta SAFER-i igorri zien bi jakinarazpenen artean (azken hau
laborantza sindikatuei helarazten zaiena) gertatzen den desfase garrantzitsuak (6 hilabete baino
gehiago) interpelatzen gaitu. Desfase horren ondorioa da laborari eta laborari sindikatuak,
herritarrak eta haien ondoan mobilizatzen diren hautetsiak saltze engaiamendu berri horren
informaziorik ez dutela ukan, Elkargoak bere lehentasunez-erosteko eskubidea erabil zezakeen
epean.
Laborari eta herritarren mobilizazioari esker, proiektu hori oztopatua izan da azken urteetan.
Marieniako lurren salmenta ez da egina. Mobilizazioak aitzina jarraituko du, lur horien
artifizializatzea trabatzeko eta laborantza aktibitatea mantentzeko aterabide bat behin betiko lortzen
den arte.
Gaur, 100 pasa lagun, haur eta laborari bildu dira Marienian, joan den ekainean landatuak izan diren
lur sagarren biltzeko, lursail horien laborantza balioaren lekuko gisa. 2 tona baino gehiago bildu
dira, ongarririk, pestizidarik eta ureztatzerik gabe, nahiz eta uda oso lehorra izan.
Aperitibo baten ondotik, salmenta solidario baten bitartez uztaren fruituak banatzen hasi dira.
Ondoko asteetan salmentak segituko du eta horren emaitza ekonomikoak borrokaren gastuak
ordaintzen lagunduko du.
Mobilizazio berri hau eraikuntza proiektuaren kontrako herriaren sostenguaren beste froga bat da.
Gure helburuak ez dira aldatzen: mobilizatzen segituko dugu laborantzako lurren proiektu
suntsitzaile hori lurperatua eta lurra babestua izan dadin ! Okupazioak segituko du: udazken
honetan ogia egiteko lehengoko gari mota bat ereinen da.
Herritar guztiak mobilizatzera deituak dira heldu den irailaren 9an, asteartearekin, Baionan epaituak
izanen diren hazlurraren hiru defendatzaileen sustengatzeko. Kanboko Herriko Etxean, 2024ko
apirilaren 10ean, Marienia dosierrari buruz auzapezak elkarrizketa orori uko egin ondoren, protesta
ekintza kolektibo batean parte hartzea leporatzen zaie,. Hitzordua 13:00ean da, Baionako
auzitegian. Zatozte nunbre handian !
LURZAINDIA, OSTIA, ELB, CADE, NDH
