Deveze Kanboko auzapezari egin genizkion bilkura eskaera ezberdinei « arrapostua » jin da, bainan ez goaitatzen genuen gisan.

Auzapezak, bere lehen adierazpenetan ez zela bultzatua izan erranik ere, pleinta pausatu du, Jean-Noël Magis bere axuantarekin batera, bortizkeria jasateagatik.

Horrek beste hiru atxiloketa eragin du urriaren 2an. Laborantza eta etxebizitza eskubideen aldeko defentsan aritzen direnak jazartzeko usaia bihurtzen da. Goizeko 6etan polizia sarekadak, etxe miakekak, esku burdinen emaiteak, egonaldiak komisaldietan, laborari eta herritarren akusazio eta atxiloketa selektiboak : Marieniako lurren zimentatze proiektuaren kontra girenak, ez gaituzte ahulduko eta ixilaraziko, egunero elikatzen gaituztenen lan-tresna defendiatzeko borroka horretan.

Devèze auzapezaren gezurrak eta faltsukeriak salatzen ditugu:

  • Dozenaka gira fermuki segurtatzen ahal dugunak: apirilaren 10eko gauean ez zen erasorik edo indarkeria fisikorik izan. Devèze jauna berak ondoko egunean prentsari adierazi zion: « ...pas d’altercations entre nous »
  • Devèze jaunaren eta Euskal Elkargoko argumento nagusia : Marieniako lurrak ez lirateke landuak eta ez lukete laborantzarako interes agronomiko izpirik… Badakigu errealitatea guztiz kontrakoa dela !

Devezes jaunari, Kanboar gehienek eta 6.barrutiko herritarrek azken legebiltzarreko hauteskundeetan argi eta garbi erakutsi diotelarik: Marieniako lurrak laborantza lurra izaten segitu behar du. Hala ere tema eta itsutasun berdinarekin segitzen du eta goraki salatzen dugu jarrera hori.

Nous réaffirmons que les élu.es de Cambo peuvent encore modifier le PLU ! Les élu.es de la CAPB aussi. C’est à eux/elles que nous demandons de mettre en adéquation leurs orientations affichées sur « l’indispensable protection du foncier agricole pour la survie de nos paysan(e)s et notre résilience alimentaire » et les décisions qui en découlent et s’imposent.

Dans tous les cas, rendez-vous le 11 février prochain au tribunal de Bayonne pour soutenir les camarades en procès, et peut-être bien avant pour défendre le plateau de Marienia, s’il venait à l’idée de Bouygues et Devèze de commencer leurs travaux de bétonnage.

MARIENIA EZ HUNKI!

Tags:

Ohar bat egin