Uztailaren 15ez geroz, OSTIA kolektiboak "Les Hauts de la Chambre d'Amour" goi mailako etxe multzoaren baratzeak okupatzen ditu; erresidentzia hauek Robert Alday promotoreak eraiki zituen, Angeluko herriko etxeko baimenarekin. Etxe multzo hauek Ipar Euskal Herrian ezagutzen dugun etxebizitza krisiaren ilustrazio zuzena da : neurriz kanpoko prezioak, espekulazioa, bigarren egoitzak, sasoiko bizitegiak, AirBnb, betoiatzea...
Mobilizazioari esker, Maitazaren 12an abiatu diren inkanteak Askarateko etxaldeari buruz, geldituak izan dira, eta Epailea behartua izan da pusatzea buruila arte ! Milesker zure laguntzagatik eta mobilizazioagatik!
Maiatzaren 12an, Azkarateko bi etxe eta 30 hktara laborantxa lur Baionako auzitegian inkanteetan salduak izanen dira. Azkarateko herriko etxea hautagai da herrian salgai diren zatien erosteko. SAFER eta EPFL egiturekin antolatu da ontasun horiek ez ditezen espekulazaileen esku egon. ELBk eta Lurzaindiak, Azkarateko herriko etxea sustengatzen dute...
Kanboko herri sartzean, Bouygues-ek burutu nahi duen etxebizitza proiektu erraldoi batek, 3,7 ha laborantxa lur betonatuko ditu. Gaurko egunean laborari batek ustiatzen dituen lur hauek, laborantxarako balore handikoak dira : leunak, eguzkitsuak, lantzeko errexak, pattarretan diren eta istripu- arriskua handia duten lurrak baino hiru aldiz emankorragoak dira. Lur hauek erabil ditzakegu tokiko eta kalitatezko produktuak ekoizteko,
Apirilaren 9an Lurzaindiaren Biltzar Nagusia egin da. 2021ko bilana egiteko eta akziodunekin eleketa hartzeko aukera. Informazio gehiago:
Duela 40 urte, GFAM Lurrak (lehenoko Lurzaindiak) 9ha lur erosten zituen Ahurtin, Bittor Manrique baratzezaintzan instalatzen lagunduz. « Laborantza biologikoan » ziurtatua izan den lehen etxaldea izan da. Bittorrek erretreta hartu duelarik, eraiki zituen eraikinak beretako atxiki zituen. Lurzaindiak ezin izan...
Badu urtea pasa jada Irisarriko herriko etxea, Euskal Elkargoarekin, ScoT-ekin eta Lurraren Tokiko Erakunde Publikoarekin eskuz esku, 2 GAE Gerora Antolatzeko Eremuren plantan ematen hasia dela Irisarri herrian: bata “karrikakoa”, bestea “leku anitzetakoa” deitu dutena. Azken honek, nagusiki laborantza lurrak biltzen ditu...
2022 urte hastapen hontan eskertu nahi zaituztegu zuen sustengua. Laborantza lurren babestea, etxalde batzuen salbatzea, laborarien instalazioa eta mantentzea zuei esker posible izan da, baserrialdeko sarea garatzeko zuen inplikazio eta elkartasunari esker. Lurzaindiarentzat urte berri hori erronka eta proiektu berriekin hasten da, eta ez dugu dudatzen
Abenduaren 14an, Baionako auzitegiak Lurzaindia hobengabetzea eman du! Milesker zure laguntzagatik! Borroka ez da gelditu: Herriko etxeak bere estrategiarekin segitzen du eta batzorde ideki bat plantan ezarri du legea urratzen duten eraikin hauek "erregulartzen eta pikoan ematen"...
LURZAINDIAK Nahi Dugun Herria sustengatzen du Marieniako proiektuaren kontra Kanbon, eta abenduaren 4 an, larunbatez, goizeko 10 etan elgarretaratzera deitzen du. Abiatzea Marieniatik Kanboko Herriko Etxea arte. LURRA ELIKAGARRI IZAN BEHAR DA !