Zer egiten dugu ?
1985 eta 2025 artean: 8 600 hektarea laborantza-lur desagertu dira urbanizazioaren eta lurren artifizializazioaren mesedetan.
LURZAINDIAk Iparraldeko laborantza-lurrak zaintzeko egiten dituen ekintzak hiru ardatzetan oinarritzen dira:
Il existe en France un mécanisme de régulation du marché foncier agricole qui permet aux SAFER (Société d’Aménagement Foncier et d’Établissement Rural) , si elles le souhaitent, de préempter un bien lors d’une vente. La plupart du temps elles interviennent si elles ont un candidat (puisqu’il s’agit de s’engager à acheter et de donner caution financière à ce potentiel achat).
Beraz, erregularki, LURZAINDIA hautagai agertzen da SAFERaren aitzinean, lehentasunez erostera sustatzeko :
- Lehentasunez erostea, prezioa berrikusiz, lurraren prezio justu baten atxikitzeko ;
- Lehentasunez erostea, eskatu prezioan, lurra laborantzarako gal ez dadin.
2013an sortu zenetik, Lurzaindiak 16 erosketa egin ditu, 242 hektarea guztira. Ondare komun bilakaturik, ondasun horiek tokiko kalitate-sail kolektiboetan engaiatutako 16 laborari instalatzen edo beren jardunean atxikitzen lagundu dituzte (AB, IDOKI, AOP Ossau Iraty).
Erosketa berri horiek GFAM Lurrak lehenago erositako ondasunei gehitu dira. Ondasun horietako parte handi bat, zenbait laborari erretretara joan ondotik libre gelditurik, beste 15 laborariri proposatua izan zaie, instalatu ahal izateko edo beren etxaldea sendotzeko.
3 775 akziodunen aurrezki solidarioaren mobilizazioari esker, GFAM Lurrak eta gero Lurzaindiak 1 730 043 euro inbertitu dituzte, 503 hektarea lur erosteko; lur horiek laborantza-errentan alokatuak zaizkie 42 laborariri.
Lurzaindiak Iparraldeko eragile sozioekonomiko guziei zuzenduriko sentsibilizazio-ekitaldietan parte hartzen du eta/edo horiek elkarlanean antolatzen ditu. Ekonomia Sozial eta Solidarioa (ESS) sustatzen du, eta bereziki amalurra zaintzeko finantza solidarioa, besteak beste FAIR Elkartean edo Euskal Herriko Garapen Kontseiluan duen engaiamenduaren bidez.
Lurzaindia laborantza-lurraren, laborarien instalazioaren (bereziki etxaldeko familiatik kanpo) eta laborantza-ondasunen transmisioaren inguruan mobilizatutako eragileen sare batean sartua da, hala nola ZURKAITZAK instalazio/transmisio sarean eta TREBATU (Laborantza Probatzeko Gunea) proiektuan parte hartzen duen
TOKIKO LABORANTZA BIZIA
Laborantza, lurraldearen garapen eta antolaketarendako funtsezko eragilea da. Kalitatezko elikadura ekoizteko baliabide naturalak modu iraunkorrean baliatuz, Iparraldeko hazkunde ekonomikoan parte hartzen du (tokiko ekonomiaren heren bat laborantza-ekoizpenen menpe dago), eta haren nortasuna, ondare ez materiala eta baserritar bizitza zaintzen ditu.
Lurzaindian inbertitu enplegua sortzen duen tokiko laborantza laguntzeko.
ZAINDUTAKO LURRALDE BAT
Laborantza-lurrak ordezkaezina eta mehatxatua diren ondareak dira. Funtsezko baliabide komun bat, ezinbestekoa elikadura sanoa ekoizteko, ingurumena zaintzeko eta paisaia kontserbatzeko.
Lurzaindian inbertitu, paisaiak zaintzen laguntzeko
KALITATEZKO ELIKADURA
Laborari anitz instalatu eta beren jardunean atxikitzeari esker, kalitatezko elikadura anitza eta hurbilekoa sustatzen dugu, gure osasunaren eta ingurumenaren onerako.
Lurzaindian inbertitu, tokiko eta kalitatzeko sailak bermatzen dituzten laborarien ekoizpenetaz balia gaitezen (AB, IDOKI, AB, AOP, etab...)
EMAITZAK
Mementoko kanpainak
SCA Lurzaindiako elkartasunezko akziodun bilakatuz, kalitatezko label eta sail ezagunetan oinarritzen den laborantza bizi baten alde egiten duzu, engaiatuak diren laborarien proiektuak sustengatzen dituzu.
Eraikin zahar bat berritu, bi proiektu berri laguntzeko: Gaec-an eta ardi hazleak diren Violette eta Bastien-en instalazioa azkartu Behorlegin. Martinen instalazioa fruitugintzan prestatu: arbolak alde batetik, (sagarrak, udareak, mertxikak, aranak ekoizteko) eta fruitu ttipiak bestalde (marrubiak, ahabiak)
Lurzaindiak etxaldea erosten du: 2008: Borroka haundi baten ondotik, Jasmine eta Freden instalatzea KAKO etxaldean, etxaldearen erosketa konbinatu bati esker Bizitegia, GFA eta laborari bikotearen artean 2023: Bizitegiak etxea eman dio Lurzaindiari 2025: Lurzaindiak laborantxa eraikina erosi du, etxaldearen batasuna berregiteko!
Gure aktualitatea segi ezazu!
Berripapera eskuratu nahi dut
Zure helbide elktronikoa
Termes, conditions et Politique de confidentialité.
EMAITZAK

