Nehork ez du ahantzi "Yves Borotra" etxaldearen laborantxa lurren okupazioa, ARBONA herrian, 2021eko ekainaren 23an abiatua ELB eta Lurzaindiaren ekimenez eta salmenta espekulatiboa geldiarazteko aukera eman zuena. Hala ere, 4 hilabete iraun zuen okupaziotik urtebetera, ondasuna salgai jarria izan da berriz, baina 2 lotetan ( zatitan):
Lehen salmentarako, 3 etxeak eta 4 hektareako lur sailarentzat, SAFER-ak lehenago ez bezala, partzialki baino ezin izan du esku hartu. Beharrik, ELBren eta LURZAINDIAren mobilizazioari esker salmenta berriz hautsia izan da, erosle berriak, erretretatuak eta laborariak ez direnak, erretiratu baitira gure ekintzen ondorioz.
Gainerateko 11 Hektareeri dagokionez, erosleak, Pauline Desurmontek, laborari estatutua bazuen ere, erosketa jabetza hutsean egin zuen SAFER-aren lehentasun-eskubidea eta espekulazioaren kontra jokatzeko papera saihesteko gisan.
Salmenta 200 000 Euroko prezioan egin zen (« nue propriété » edo jabetza hutsean, erran nahi baitu lurrak ez dituela erabiltzen ahal), SAFER-ak estimatu prezioa baino 2 aldiz gehiago (100 000 Euro).
SAFER-ak eta LURZAINDIAk erabaki dute auzitegirat jotzea.
Pauline Desurmontek SAFER eta LURZAINDIAren esleitzea eragotzi nahi zuen. Bainan, joan den uztailaren 4ko epailearen agindu batek SAFER eta LURZAINDIAren ekintza onargarritzat jo ditu.
Oso berri ona da beraz LURZAINDIA-rentzat eta SAFER-arentzat, nahiz eta orain, auziaren erabakia igurikatu beharko dugun.
* Erretretatu aberats bati laborantxa ondasun baten salmenta salatzeko eginzen mobilizazioa, berritze bidean zen etxebizitza bat, laborarien etxe zaharra, eta 15 HA lur kondutan hartzen zituen ondasunak, 3,15 milioi eurotan salduak baitziren.