Atzo, Borotra familiaren Harriague notariaren bulegora sartu ginen ELBrekin. 

Arbonako Berruetako 12ha lur 200 000€-ko prezio espekulatiboan saltzekotan dira, SAFERaren preenpzio eskubidea saihestuz. 

Harriague notarioaren bidez, Borotrak lur horiek "nue-propriété" bezala salduko ditu. Erran nahi baitu printzipioz erosleak ondasun hori eskuratuko duela baina lurren gozamenaren jabe izan gabe. 

Estrategia horren ondorioz, SAFERaren preenpzio eskubidea ez da aplikagarria. Berriz ere, aberatsen interesendako lan egiten duten Harriague bezalako notarioek zernahi manera erabiltzen dituzte, nahiz eta legezkoak izan, laborantxako lurren prezioak gora mantentzeko! 

Tags:

Ohar bat egin