Uztailaren 15ez geroz, OSTIA kolektiboak "Les Hauts de la Chambre d'Amour" goi mailako etxe multzoaren baratzeak okupatzen ditu; erresidentzia hauek Robert Alday promotoreak eraiki zituen, Angeluko herriko etxeko baimenarekin. Etxe multzo hauek Ipar Euskal Herrian ezagutzen dugun etxebizitza krisiaren ilustrazio zuzena da : neurriz kanpoko prezioak, espekulazioa, bigarren egoitzak, sasoiko bizitegiak, AirBnb, betoiatzea.

Okupazioaren lehen egun horietan, sostengu adierazpen asko ukan dugu, Angeluko biztanleengandik, turistenak ere; bai eta bizitegi baten atxemateko zailtasun handiak dituzten pertsona ainitzen lekukotasunak.

Etxe multzo horren eraikitzeko baimena onartu duen Claude Olive Angeluko auzapezaren ixiltasun mepresagarriak - nahiz eta berarekin biltzeko eskaera behin eta berriz luzatu diogun - gure desmartxa indartzera bultzaten gaitu:

Uztailaren 19an, 17:00tan, elkarretaratze bat antolatzen dugu Angeluko herriko etxe aitzinean, auzapezarekin biltzeko asmoz eta orokorki erabakitzaileek krisia orokor honetan duten erantzukizuna salatzeko.

Bestalde, dagoeneko okupazioa mantentzea erabaki dugu, 19, Guynemer etorbidean Angelun, eta jende guztia deitzen dugu, guregana etortzeko eta iniziatiba horretan parte hartzeko.

ESPEKULAZIOARI STOP !

ETXEBIZITZA DENENTZAT !

OSTIA kolektiboa

Tags:

Ohar bat egin