Uztailaren 23an hilabete bat eginen du Arbonako okupazioa hasi zela. Lurra hazkurri emaile izaitearen erronka da ondoko egunetako hari gorria : zapatisten mugimenduaz solasaldia ostegun aratsean, BIZI-ren klima egonaldiaren kari antolatua den PAC konferentzia ostiral goizean, zikiroa ibiakoitz aratsean eta heldu den astean beste hainbat solasaldi eta eztabaida.

Lurrak laborari ez diren batzuen esku ez uzteko, Lurzaindiak Arbonako Berrueta bidean kokatuak diren funtsendako preanpzio partziala ofizialki galdegin du uztailaren 16an. ELB sindikatarekin batean, bi egiturek bere ekintza ozka batez gogortzea erabaki dute hiru etxeetatik bat okupatuz joan den asteaz geroz.

ELB sindikatarekin batean, bi egiturek bere ekintza ozka batez gogortzea erabaki dute hiru etxeetatik bat okupatuz joan den asteaz geroz.

Saltzaile eta eroslearen arrapostuaren beha diren bitartean, sustengu sare azkar bat osatzen ari da ELB eta LURZAINDIAren inguruan : okupazioaren 30garren egunean 27 500 izenpetze ditu petizioak, Iparraldeko 80 bat auzapezen sustengua eta hainbat elkarte eta kolektiboena…

Uztailaren 2an, Arbonan bildu ziren tokiko deputatu eta senatarien engaiamenduari segida baten emaiteko, goiz huntan berean biltzen dira berriz eragile horiek, Sempastous deputatuarekin, LURZAINDIA, SAFER eta EPFL egiturekin batean. Lan bilkura garrantzitsu hunen helburua da lege baten plantan ezartzea laborantxa lurrak laborari ez direnen esku ez ditezen gehiago joan. Sempastous deputatuak, maiatzean parlamentuak bozkatu duen testu baten sortzailea da, testu hunek aipatzen dituelarik sozietateen bidez laborantxa lurren merkatua erregulatzeko urgentziazko neurriak.

Erresistentziak segitzen du okupazio ekintza hunen bidez eta ELB eta LURZAINDIAk laguntzeko prest diren guzieri – izan laborari ala ez- dei egiten diete.

Tags:

Ohar bat egin