Okupazioari sustengua ekarri nahi dakoten oroer, laborari ala ez, idekia den BOST (Berroetako Okupazioaren Sustengu Taldea) izeneko kolektiboa sortu berri da.
BOST kolektiboak Iparralde eta Hegoaldeko herrier parte hartzeko dei zabala luzatzen diedu. Buruilean Berroetako lurren okupatze egutegi bat antolatzen du egunka eta herrika : « egun bat (eta gaua) = herri bat (edo herri multso bat) ». Herri bakotxak 24 orenez okupazioaren ardura ukanen du.
« EGUN 1, HERRI 1 » kanpaina abiatzen da ! Bistan dena bakotxa libro da noiznahi Arbonatik pasatzeko
BOST kolektiboak ELB eta LURZAINDIren ekintza sustengatzen du eta laborantxa lurrak laborariendako izan ditezen, lurrak merkantzia hutsa baino gehiago hazkurri emaile izaitea lehentasuna izan dadin eta espekulaziotik babestua izan dadin aldarrikatzen du. Okupazioa hasi denetik, jende ainitz hurbildu zauku Arbonako saltze espekulatiboa bezalako saltze batzu badirela lurralde osoan salatzeko eta horrek argiki erakusten dauku Arbonako lur okupazioa mugimendu herrikoi zabal baten sinboloa bilakatu dela.
Erregistratzeko:
ehokupazioa@protonmail.com