Iroulegi (2015ko-Erosketa)

« GFA-k Menta etxaldeko lurrak erosi zituelarik, ene aitak lur horiek alokatu zizkion, 1995-ean. »

2013-an, Txominek familiako etxaldearen segida hartzen du, mahastizain-enologo BTS-a lortu ondoan. Arno gorria mota egiteko 5 ha mahasti kasik lantzen ditu, horietan Lurzaindiari alokatzen duen hektara bat, bere aita Roger-k 1995-az geroztik alokatzen zuena GFAM-ari. Uzta Irulegiko sotora igortzen du (bere aitatxi eta aitak egiten zuten bezala). Horrekin batean, 200 ardi esnedunetaz okupatzen da. Esnea tokiko kooperatiba bati saltzen du.

Aintzineko Etxea
64430 BAIGORRI