Iroulegi (2015ko-Erosketa)

« 1995-ean, mahastizaintzandako nuen interesak gaina hartu zuen eta ene kandidatura aurkeztu nuen Menta proiektuan parte hartzeko. 5 mahastizaineri juntatu naiz 11 ha mahasti beiratzeko. GFA-ren beharra izan dugu garai hartan lurra eskuratzeko arazoa jadanik azkarra baitzen. GFA-ren hastapenak ziren, egitura zer zen eta gure proiektua esplikatu behar izan ginituen. Lurren erosten eta gure artean banatzen kausitu ginuen, laguntza horri esker eta GFA-ko kideen dinamismoari esker.»


Mahastizain-enologo BTSA diploma erdietsi ondoan, Jean-Marie-k Irulegiko sotoan lan egiten du. Bere denbora arnoarentzat duen pasioa eta familiako etxaldearen artean partekatzen du. 1995-ean instalatzen da eta 2 ha mahasti landatzen ditu etxetiar gisa erabiltzen dituen lurretan. 2003-an, 3 ha mahasti erosten ditu. Erretreta hartzen du 2020-an. Bere semeak segida hartu behar luke.

PEXOENIA
64430 BAIGORRI