Arüe (2011ko-Erosketa)

Florence sail sozialeko diplomaduna da, baina noizbait ohartu zen bere lanbidearen orientazioa aldatu nahi zuela. 2020ko ekainean, BPREA atera zuen.

Florencek kalamua landu nahi du, batez ere hazien baliatzeko, laborantza biologikoan, lurren erabileraren aldizkatzeko sistema baten bidez. Helburua da hazi hauen transformatzea, landare-olioaren egiteko, batez ere kosmetikan eta elikaduran baliatzeko.

Transformatzeko laborategi baten sortzeko xedea du, olio-lako bat erosirik, ahal bezainbat balorizatu produktu batera heltzeko eta zuzeneko salmentan edo saltegi berezituan merkaturatzeko.

Lehenik, proba egin zuen, TREBATUri esker, 2021eko ekainean, eta gero, laborari gisa, Mathieu Mendizabalek libratu lurretan segida hartu zuen Florencek, Arüen.

64120 ARÜE ITHORROTZE OLHAIBI