Lohitzune (2000ko-Erosketa)

« Lurra GFAM-a laborantzan plantatu aitzin ezagutu dut. 1989-ko Lurraren Pesta egunean zen, BTS laborantza formakuntza jarraikitzen nuenean. Egun hartan ene buruari erran nion : GFAM-a existitzen bada, orduan ni ere instalatzen ahal naiz ! 10 urte berantago, GFAM-a juntatu nuen etxalde ideala atxeman ondoan, Lohitzunen.
Ekarria izan zaidan laguntza ezinbertzekoa izan zen enetako, hori gabe ez bainuen aski dirurik izanen 10 ha lurren erosteko. Baina, batez ere, lur-erosketa kolektiboaren desmartxa ene gogoarekin osoki bat heldu da, ez baitut jabe izan nahi. Kolektiboko laboraria naiz, eta gogoan atxikitzen dut hemen epe baterako baizik ez garela.”

Anita, Pedronia etxaldean instalatua da laborantza biologikoan. Bere ahuntzak (Pyrénéennes arrazakoak) eta behiak (Brune des Alpes arrazakoak) eskuz jezten ditu eta esnea gasnatzen du. Gasnak zuzenki saltzen ditu, etxetik hurbil. Anitak kabala mota desberdinak ukaitea maite du : ahuntz, behi, oilo, xerri, xakur, behor.

Gasna pikorrak
Pittika haragia

Salguneak :
Merkatua - Donapaule
AMAP Donapaleu, Maule, Sauveterre eta Salies de Béarn
Xibero Bio Maule, Lurra Hazparne, L’épicerie sans fin Sauvetere

Pedronia
64120 LOHITZUN
Tél: 05 59 65 60 29