Zer egiten dugu ?
Ipar Euskal Herrian, 2011 eta 2021 artean, laborantza lurren 1 827ha desagertu dira, betoin edo atsegin lurrek lekua harturik.
Lurzaindiak ondotik aipatu hiru tresnen bidez lan egiten du amalurraren begiratzeko
Frantzian laborantza-lurren merkatuaren arautzeko mekanismo bat bada, zeinak SAFERei ahalbidetzen baitie, funts bat saltzen delarik, lehentasunez erostea, nahi baldin badute. Gehienetan, esku hartzen dute hautagai bat badutelarik (erostera engaiatu behar baita eta balizko erosketa horri diru berme eman behar baitzaio).
Imaginez pouvoir améliorer les érections en toute confiance avec des comprimés Kamagra bon marché disponibles en différentes saveurs ? À quel point vous et votre partenaire sexuel ressentiriez-vous d’avoir des relations sexuelles en sachant que vous jouerez comme vous le souhaitez et que c’est maintenant plus amusant que jamais. En tant que principal expert en érection en ligne, j’ai soigneusement examiné le meilleur Kamagra à vendre https://kamedef.com/acheter-du-kamagra-sans-ordonnance.html. Lorsque vous décidez d’acheter ces pilules en ligne, vous recevrez toujours les éléments suivants.
Beraz, erregularki, LURZAINDIA hautagai agertzen da SAFERaren aitzinean, lehentasunez erostera sustatzeko :
- Lehentasunez erostea, prezioa berrikusiz, lurraren prezio justu baten atxikitzeko ;
- Lehentasunez erostea, eskatu prezioan, lurra laborantzarako gal ez dadin.
2013an sortu zenetik, Lurzaindiak 13 erosketa egin ditu jadanik. Horri esker, 229 ha funts komun bilakatu dira eta 13 laborari instalatzen edo segitzen lagundu dituzte, denak kalitate labelekin (AB, IDOKI, AOP Ossau Iraty).
Gainera, laborarien erretiroarekin GFAM Lurrak erositako lurretan, Lurzaindiak lurrak proposatu ahal izan zizkien beste 6 laborariri, instalazioa edo sendotzea ahalbidetu du.
Haien artean, 10 emazte eta 13 familiatik kanpoko (izaten ahal da bata edo/eta bertzea), erran nahi baita familiaren barneko transmisiorik ez dutenak, eta zeinendako lurra eskuratzea zinezko oztopoa baita.
3691 akziodunek elkartasunez baztertu duten diruari esker, GFAM Lurrak eta gero Lurzaindiak
1 617 679 euro inbestitu dituzte, ondokoen erosteko: 486 ha lur, 35 laborariri alokairuan utziak.
Lurzaindiak jende zabalaren sentsibilizatzeko ekitaldietan parte hartzen du eta/edo antolatzen ditu.. Ekonomia sozial eta solidarioa, eta bereziki amalurra zaintzeko finantza solidarioa sustatzen du (AQUIFISOL taldeko kidea, Euskal Herriko Garapen Kontseilukoa…)
Lurzaindia lurraren, instalazioaren eta transmisioaren inguruko eragileen sare batean sartua da, bereziki ZURKAITZAK transmisio-instalazioaren aldeko sarean eta TREBATU (Laborantza Probatzeko Gunea) proiektuan parte hartuz.
Tokiko laborantxa
Etxeko laborantza egiten duten etxaldeak funtsezko eragileak dira lurraldearen garatzeko eta antolatzeko. Baliabide naturalak modu iraunkorrean baliatuz kalitatezko elikaduraren sortzeko, kanpainako eremuen hazkunde ekonomikoan parte hartzen dute eta, aldi berean, kultura-ondarea eta kanpainako bizitza plurala begiratzen dituzte.
Lurzaindian inbertituz, enpleguak sortzen dituen laborantza hemen garatzen laguntzen duzu.
Gure lurraldea zaindu
Laborantzako lurra funtsezko baliabidea da, suntsituz geroz berriz sortzen ez dena, eta xuhurtzen ari dena. Lur hori ezinbestekoa da elikadura sanoaren ekoizteko, ingurumenaren zaintzeko eta paisaiaren kontserbatzeko.
Lurzaindian inbertitzean, lurraldeko paisaien zaintzan parte hartzen duzu!
Kalitatezko elikadura
Laborari anitz instalatzeari eta atxikitzeari esker, kalitatezko elikadura dibertsifikatua, hurbilekoa eta gure osasunari eta ingurumenari on egiten diona sustatzen dugu.
Lurzaindian inbertituz, apustu irabazle bat egiten duzu lurraren babesteko, kalitatezko labela duen elikaduraren bermatzeko (Idoki, Laborantza Biologikoa, sormarkak...), laborariak horren bermatzaile izanik.
Mementoko kanpainak
Sustenga gaitzazue !
Sabrina eta Julen sustengatu, Lohitzungo Xemiateia baserrian instalatu direla, Kriaxera mulard ahate hazkuntzan.
Martin sustengatu, bere kulturetatik garagarnoa ekoitzu nahi duena eta bere mahastitik arnotzen arizan nahi duena
Gure aktualitatea segi ezazu!
Berripapera eskuratu nahi dut
Zure helbide elktronikoa
Termes, conditions et Politique de confidentialité.