Gure ekintzak sustengatu, abenduaren 31 baino lehen emaitza bat egin eta zerga ttipitzearen eskubidea.
Epe luzean laborantzako lurren babestea segurtzeko, Lurzaindiak bere dotazio kutxa fundazio bilakatzen du.
Aspaldiko partaide gisa, Lurzaindia naturalki itzuli da Terre de Liens Fundazio honen gana, ondarearen kudeaketan, dohain eta emaitzen bilketan duen esperientziaz baliatzeko gisan.
LURZAINDIA fundazioa sortu da onura publikoko Terre de liens fundazioaren babespean izaiteko, eta interes orokorreko ekintzen burutu ahal izaiteko.
Etxaldeak emaitza edo dohain bati esker eskuratzeko ahalmenaz gain, herritarrek enpresa mezenasgoek edo partaide diren kolektibitateek ere beren ekarpen ekonomikoa egiten ahalko dute.
Emaitzak, zerga ttipitzearen eskubidea ekarriko du:
Partikularrentzat : emaitzaren % 66-a kentzen ahalko da irabazien zergatik (irabazien zerga osoaren eko mugan).
Enpresentzat: emaitzaren % 66 -aren beherapena sozietateen gaineko zergatik, (urteko negozioaren % 0,5eko mugan.)
ELKARREKIN, HAZTEN GAITUEN LURRA ZAINDU!