1394 euskoko emaitza bildu dugu aurten. Eta hurrengo urtean?
 
Menturaz badakizu, gure elkartea Eusko tokiko monetaren sarearen parte da. Euskoa erabiliz, diruaren gaineko boterea berreskuratzen dugu, diruari zentzua eta balioak emanez.  

Eusko moneta solidarioa da. Hala, elkarteak finantzatzen laguntzeko sistema bat plantan ezarri du Euskok: % 3-ko emaitza.  

% 3-ko emaitza Euskoren emaitza bat da. Elkarte baten babesle guziek euskotan trukatu euroen % 3-ren baliokidea da, eta urtero ematen da. Beraz, 100 € aldatzen dituen erabiltzaile batek 100 eusko jasoko ditu, eta, gainera, Euskok 3 euro (euskotan, bistan da!) emanen dizkio erabiltzaileak babesten duen elkarteari.  

Tokiko monetaren kide erabiltzaileei esker, aurten 1394 euskoko emaitza bildu dugu!  

Hurrengo urtean emaitza hori emendatzeko, zure beharra dugu!  
Zu ere Euskal Herriko tokiko monetaren kide egin zaitez, eta LURZAINDIA elkartea babes ezazu!  

Ireki kontu bat hemen
https://moncompte.euskalmoneta.org/eu/ouverture-compte
 

Jakin beharrekoa: Euskoren kide egiteko saria hilabetean 2 euskokoa da (1 eusko = 1 €). Bestalde, hilabeteroko truke automatiko bat plantan eman behar da (gutienez 20 € hilabetean). Baina, hilabetean 20 eusko berehala xahutzen dira, eta tokiko moneta zenbat eta gehiago erabili, orduan eta handiagoa izanen da eskuratuko dugun emaitza 😉  

Oraino dudan zaude? Begiratu eskualdeko aurkibideak https://www.euskalmoneta.org/zure-euskoak-non-erabili/?lang=eu edo https://annuaire.euskalmoneta.org/eu/ lineako aurkibidea.Segurki, erregularki joan ohi zara tokiko moneta onartzen duten 1.200 profesionaletarik batengana!  

Euskoren kide zara jadaneko? Babestu LURZAINDIA! Joan zure eusko kontura: https://moncompte.euskalmoneta.org,eta egin klik “Nire Eusko %3 emaitza” esaldiaren ezkerrean dagoen “Info gehiago” laukian.  

Eskerrak aitzinetik guk bezala Euskoren aldeko engaiamendua hartzen baduzu!
Tags:

Ohar bat egin