Jabetza huts notifikaziopean egindako salmentak emendatzen ari baitira gure lurraldean, ELB eta Lurzaindia mobilizatu dira!

Erosleek ez dute laborantzan aritzeko xederik, baizik eta SAFER-aren lehentasunez erosteko eskubidea saihestea , eta ontasunak zatikaturik saltzeko antolaketa bat plantan ezartzea.

Horrezgain, saiheste horrek espekulazioaren kontrako borroka baita laborantxa lurren zaintza oztopatzen du.

Jabetza huts bat lehentasunez erosteko eskubidearen baldintzen betetzeko neke gehiago bada, eta SAFER-aren ekintza legitimoaren trabatzeko jokutria gero eta gehiago erabilia da notario eta agentzia desberdinengandik.

Laborantxako lurrak laborarien esku gelditu behar dira, lurraldeko biztanleen elikatzeko, eta ez gutti batzuen aberasteko ala horien aisialdiak permititzeko.

Vincent Bru deputatuak lege proposamen bat egin du problematika honi partez erantzuteko, baina ilabeteak eta urteak pasatzen dira eta ez da oraindik eztbaidatua izan parlamentuan; horren gatik, biderkatzen ari diren praktika horiei geldiarazteko mobilizazioa ezinbestekoa da.

HITZORDU:

Urriaren 18an, asteazkena; 10:00etan

Euskaldunen Plazan

BAIONAN

Tags:

Ohar bat egin