Joan den larrazkenean landatu ginuen ogia Marienia-ko lurretan, produktu kimikoekin pozoinatua izan da. Mezua argi da : diruz ezin aseak diren jende abantailatsu bakar batzuen apetituaren satifatzeko, gaixtagileek kulturen eta lurraren destruitzeko eta pozoinatzeko deretxoa hartu dute. Gu, laborariak eta herritarrak, bakarrik promotore eta aberatser baliatuko duen...
Auzolan, Etxebizitza eskubidearen Eguna, urriaren 10ean eta 11n Baionan ospatu da. LURZAINDIA barne duen eta 32 erakunde biltzen dituen Herrian Bizi – Se loger au Pays plataformarentzat parada izan da 2026ko herriko bozetan hautagai diren taldeentzat tokiko mailako etxebizitza politika ausart eta deliberatu baten aldeko neurri sorta aurkezteko. 17 neurri horiek 6 ardatz nagusitan...
Laborari bat eta Ostiako bi militante kondenatu ditu astearte honetan, urriaren 14an, Baionako Auzitegi Korrekzionalak. 2024ko apirilean, ELBk, Lurzaindiak, Ostiak, CADEk eta Nahi Dugun Herriak Kanboko Herriko Etxeko kontseilua okupatu zuten, Marieniako lurren betonizazioari buruz auzapezak behin eta berriz elkarrizketari ...
Milesker Euskal Moneta elkarteari 1674 euskoko txekea emanik, Euskoren %3ko baliabidearen baitan. Laguntza honek elkartearen proiektu ezberdinak finantzatzen lagunduko du. Gure eskerrik beroenak eman nahi dizkiegu babestu gaituzten tokiko monetaren erabiltzaile guziei, haiei esker errezibitu baitugu dirulaguntza hau! Zuk ere...
Herritarrek eta laborariek mobilizatzera deituak dira heldu den irailaren 9an, asteartearekin, Baionan epaituak izanen diren hazlurraren hiru defendatzaileen sustengatzeko. Kanboko Herriko Etxean, 2024ko apirilaren 10ean, Marienia dosierrari buruz auzapezak elkarrizketa orori uko egin ondoren, protesta ekintza kolektibo batean parte hartzea leporatzen zaie. Hitzordua ...
Irailaren 6an, larunbata mobilizazio eguna Marieniako lurrak okupatu eta landatu ondoren, uzte biltzeko tenorea da ! Zego bat, esku larruak eta baso bat ekar Zatozte nunbre handian Marienia ez dezaten hunki mobilizazioa sekulan baino beharrezkoago da ! Denak gara hazlurraren defendatzaileak ! Mobiliza gaitzezen...
Lurraren emankortasunaren froga denek ez dute maitatu. Baginakien arriskua zela, bainan kasko gogorrak gira. Zato larunbatean txorimaloen fabrikatzerat atsaldeko 3etan. Txorimaloa, papatatak babesteko. Txorimaloa, txori gaitzak izitzeko !
Zure beharra badu, berritu zure parte hartzea! Aurten Lurzaindiaren 3 etxalde berri ditzagun!
Joan den maitzaren 17an kriston eguna pasa genuen, lorpen handi bat, alimaleko baratzea... biba gu! ⛏️ 📢 ZAINTZA EGUNA: ekainaren 21ean, 10:00etan!! ⬅️ Orain, tenorea dugu landatu genituen landareetaz zaintzeko. 🥔 BILKETA EGUNA: Adi egon...
